Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop
1
14

Andosilla

San Sebastian egoitza

Andosilla

Zentroa

San Sebastian adineko pertsonentzako egoitza Andosillan dago, bertara iristeko eremu oso errazean eta herriaren erdigunetik, ikastetxetik eta dendetatik 200 metro ingurura.

Egoitzaren inguruan mendi asko daude; hortaz, bertatik ikus daitezkeen ikuspegiak oso atseginak dira.

Egoitzara erraz irits daiteke herriaren erdigunetik, eta aparkalekua ere badu.

Andosilla gertu dago Calahorra eta San Adrianetik, eta autobus-konbinazio onak dauzka, senideen joan-etorriak erraztuta.

Gure egoitzak 33 toki pribatu, itundutako 14 eta eguneko zentroko 10 dauzka.

Egoitzak profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.

Berriak

26/06/2017

Dantza emanaldia

Andosillan sebillana dantza talde baten emanaldia izan dugu.  
25/05/2017

SantIkutz Erromeria

Santikutz baselizako erromeria ospatu dugu. Bertara Andosilla, Mendabia eta Lodosako egoiliar eta langileak bertaratu ginen. Bertan geundela luntxa daztatzeko aukera izan genuen zuhaitzez ...

Bizipenak

Nire izena Rosario da, 93 urte ditut eta martxoaren 15ean 94 beteko ditut. Hemen ondoko herri batekoa naiz (San Adrian) bertan egoitza dago baina hau aukeratu nuen egoitza erosoa eta xumea iruditu zitzaidalako, nire herriko ordea, oso handia da eta ez hain xumea (ospitalea dirudi).

Egoitzan 4 hilabete daramatzat eta nahi izan dudalako etorri naiz, nik hartu nuen erabakia egun batean konturatu nintzelako gauza zehatz batzuk egiteko laguntza behar nuela batez ere gabetan bakarrik egoteak beldurra ematen dit. Orduan nere seme-alabei esan nien zaintzeko baina ezin zuten.

Lehenengo egunean nahaspila iruditu zitzaidan egoiliar guztiak batera egotea, baina orain konturatu naiz hitz egiten ez duten eta bakarrik jateko gai ez diren egoiliarretaz ere ikasten dela. Nik maitasun handiz hitz egiten diet eta beraiek irribarre batez erantzunez. Lehenengo egunetik etxean bezala sentitzen naiz, langileen aldetik harrera bikaina izan zen eta egoiliarrekin berehala sentitu nintzen bat.

Hemen behar dudana daukat, ez dut ez garbitu ez plantxatu ezta zereginik egin beharrik, umore txarra baldin badaukat gozaria ohera ekartzen didate eta beranduago jaikitzen naiz. Antolatutako ekintzekin entretenitzen naiz, Bingoan jolasten dugu, tailerrak egiten ditugu...nik gauza asko ezin ditut egin baina hala ere beti nago presente ekintzetan eta asko disfrutatzen dut.

Rosario, San Sebastian egoitzan egoiliarra.

Instalazioak

 

  • Solairu bakarreko egoitza
  • Berezko lorategi zabala
  • Parking pribatua
  • Klimatizazio Sistema Osoa (beroa eta hotza)
  • Gimnasioa eta errehabilitazio gela
  • Terapia Okupazional eta ekintza gela
  • Kontsulta medikoa eta Osaketa gela
  • Ileapaindegia eta Podologia
  • Egon gela eta telebista gela
  • Aisia guneak egoiliar eta senideentzat
  • Berezko Sukalde Zerbitzua
  • Berezko Garbitegi Zerbitzua
  • Berezko Garbiketa Zerbitzua
  • Banako 6 gela komun partekatuarekin
  • 6 gela bikoitz komun partekatuarekin
  • Alarma Sistema
  • 46 ohe elektriko artikulatuak
  • Lehiate zabalak eta argitasun handia instalazio guztietan,.

Taldea

 

  • Talde teknikoa
    • Medikua
    • Erizaintza
    • Geriatria laguntzaileak
    • Terapeuta Okupazionala
    • Monitore Okupazionala
    • Fisioterapeuta
    • Sukaldea
    • Garbitegia
    • Garbiketa
  • Talde gehigarria
    • Mantentze-lanak
    • Ileapaindegia
    • Podologoa

Zerbitzuak

  • Arreta eta ongizate zerbitzuak
    • Mediku arreta
      • Kontsulta medikoa eta tratamenduak
      • Txostenak
      • Ospitale deribazioak
    • Erizaintza arreta
      • Gaixotasun kronikoen jarraipena
      • Osasun prebentzio eta sustapena
      • Osasun heziketa
      • Zaintza leungarriak
    • Zuzendaritza
      • Harrera zerbitzua
      • Familia orientazioa
    • Nutrizionista
      • Nutrizio kontrola
      • Dieta bereiziak
    • Terapia Okupazionala
      • Aisia tailerrak
      • Psikoestimulazio ekintzak, musikoterapia, eskulanak etab.
      • Irteerak, txangoak eta ekintzak
      • Memoria ospakizun eta ekitaldiak eta estimulazio kognitiboa
    • Fisioterapeuta: taldeko gimnasia eta banako errehabilitazioa
  • Zerbitzu gehigarriak
    • Ileapaindegia
    • Podologia
  • Familiarentzat zerbitzuak
    • Bisita gela
    • Ospakizun berezietan partehartzea
    • Familiaren arreta zerbitzua
    • Aldizkako egoiliar balorazio txostenak
    • Aldizkako komunikazioak

Non gaude

/gsr/usuariosftp/conexion/imagenes534a.png
11
42.372831
-1.947957
Mapa ikusi

Bardenas Reales kalea, 2 - 31261 Andosilla (Nafarroa)

Tel.: 948 674 850

Harremanetarako

 
* ikurra duten eremuak beharrezkoak dira.

Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.