Zentroak, joan den mendearen hasieran eraikitako jauregitxoak, 30 urte daramatza zerbitzua ematen. Hori dela-eta, erreferentziazko zentroa da eskualdean eta eskarmentu handia dauka adineko eta mendeko pertsonen arretan. Bertako lorategi handiari eta Irungo erdigunean kokatuta egoteari esker, hiriarekin harremanetan dago eta familiarteko harremanak ere sustatzen dira.
Arreta pertsonalizatua ematen dugu, pertsona bakoitzaren behar zehatzak, nahiak eta bizi-proiektua kontuan hartuta. Egoiliarrei aukera ematen diegu euren bizi-kalitatea hobetzeko, baita euren autonomia-maila, askatasuna, areagotzeko edota mantentzeko ere, ingurune seguru eta erosoan baitaude .
Egoitzak egonaldi egonkorreko 75 toki dauzka, eta 13 eguneko egonaldietarako,
Apirilean sartzen gara, bere urtebetetze egunaren hilabetea. " 80 eta 23 urte baino gehiago gaixotasunarekin, eguraldi onakin lorategitik paseatzeko aukera genuen eta etxea margotu behar genuela esaten genion eta "Hoteltxoan" pasa beharko zuela denboraldi bat baina Parkinson zuen. Burua nahiko ondo zuen eta gauza askotaz ohartzen zen.
Logela handia, argitsua eta terrazara irteerarekin Josefa Luisarekin konpartitzen zuen, bere gauzekin baina hain emakume ona, izaera atseginekoa eta maitakorra, beti muxu bat emateko prest.
Hemen egoitzan, medikuarekin ia 24 ordu, erizainak, geriatria laguntzaileak 24 ordu lasai eta ziur sentitzen ginen. Ohe artikulatuarekin, baranda babeslearekin eta egokitutako komunarekin behintzat bere mugimenduak arindu genezaken. Garabiekin edo langileen laguntzarekin babesten ginen, denak Mª Mar-en amari begira. Gainera lerro hauek, pentsatu gabe, langile guztiek emandako maitasuna, errespetua eta batez ere nere familiarekiko dedikazioagatik (ez zela erraza izan) eskerrak emateko balio didate. Zuzendaritzatik garbiketa zerbitzuraino "Mila esker"
Bihotza itzaltzen joan zen eta infekzio batek gainontzekoa egin zuen. Bere begi urdinak betirako itsi ziren abuztuaren 19an baina nik fisioterapeutarekin barandara helduta gogoratzen dut..." a ze oroitzapen polita" zutik botak jantzita, beti borrokatzen amaiera arte.
"AGUR AMA" . Ez adiorik. Maite zaitut.
Mª Mar, Inmaculada egoitzako egoilliarraren ama.
Nere arpegia berera hurbiltzen dut eta muxu txiki eta iheskorra sentitzen dut... muxu bat eman dit! Begiratzen dut, ez nau begiratzen, berriz begiratzen dut, eskuak hartzen dizkiot, nire presentzia somatzen du, begiratzen nau. Begiratu egin nau! Eta egunen baten irribarre egiten badu, hunkitu egiten nau.
Izan garen guztiak bizitzatik alde egiten duenean, begirada batek, irribarre batek, inoiz bezala hunkitzen gaitu.
Inoiz ez nuen horrenbeste begiratu bere begi urdinak, bere eskuak, bere zimurrak...Temaki begiratzen nauenean nere buruari galdetzen diot; jakingo ote duen nor naizen momenturen batean. Argiren bat geratuko den piztuta bere barnean. Bizitza osoko oroitzapenen estutasuna geldiarazten saiatzen naiz: Nik ikasteko egin zituen ahaleginak, bere erroskilak, musika klasikoa oso altu sukaldean, nire lehen semea, bere lehenengo biloba, jaio zenean oparitutako edaztun apala eta orduz geroztik jantzita eramaten dudana, bere diabeteagatik biok ingresaturik eman genituen egunak, bere patata tortila edozein momentutan, nagitasun gabe, nere arpegia aztertzen zuenean jakiteko ni ondo nengoen...
Aski da! esaten diot nere buruari. Bera hemen dago, bera orain honelakoa da, berekin zauden momentuak disfrutatu. Begiratzen dut, zein polita den! Orain ile urdina du, tindagai gabe. Horrela edukitzea gustatuko litzaioke?
Oraindik begira, gertu duena hartu nahi du, bere zapia heltzen du, bere jaka. Nire eskuak eta begirada eskaitzen dizkiot hemen nagoela sentiarazteko, bizitzari lotuta mantentzeko.
Bera beti dago lasai. Sufritzen ez duela sentitu nahi dut. Eta ondo sentitzen naiz. Bizitzak urte hauek laguntzeko, laztantzeko, muxukatzeko eta gehiago maitatzeko eman dizkidala sentitzen dut.
Bera nire ama da eta Alzheimerra du. Beatriz du izena. Orain bere izena ere ederra iruditzen zait.
Marta Gonzalez, egoilliarraren ama.
Koordinatzailea: Elena Laguardia
Juan Albisu, 5 - 20302 Irun (Gipuzkoa)
Tel.: 943 667 634
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza