Lodosako egoitza Ebro ibaiaren erriberan kokaturiko adineko pertsonentzako zentroa da.
Gure egoitza udalerriaren barruan dago, erdigunetik 100 metro eskasera. Hori dela-eta, ondo komunikatuta dago familiek eta lagunek euren senitartekoak autobusez ikustera joan ahal izateko, Lodosatik egunero baitaude joan-etorriak Iruñara, Lizarrara, Logroñora eta inguruko herrietara.
Ingurunea naturala eta atsegina da, eta, aldi berean, oso bizia, Ebro ibaiaren ibilbide, haur-eskola eta osasun-zentroaren ondoan dagoen heinean.
Lodosako egoitzak 85 toki dauzka eta instalazioak lehen-mailakoak dira: banako gelak edo partekatuak aukera daitezke eta bainugela geriatrikoak gure adinekoen beharrei edokitzen zaizkie. Gainera, eguneko zentrorako 15 toki dauzka.
Instalazioak handiak dira eta argitasun handiko eremu komun asko ditu (gimnasioa, jarduera, telebista eta irakurketa aretoak etab.).
Logelak guztiz egokitzen zaizkie egoiliarren beharrei eta giroa oso familiartekoa da; ondorioz, erabiltzaileak etxean bezala sentitzen dira.
Lodosako egoitzak mota guztietako egonaldiak eskaintzen ditu, egonkorrak zein aldi baterakoak. Egoitzako egonaldia erabiltzaileak eta bere senideek zehazten dute.
Egoitzak profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta.
Kaixo Maria del Castillo naiz, 76 urte ditut eta Soriako herri batean jaio nintzen. Bizitza osoa irakaskuntzan eta pertsonei laguntzen eman dut, gustatzen zaidana da.
Nik erabaki nuen hona etortzea Nafarroako Fundazioko tutorearekin hitz egin eta gero. Lodosako egoitzan sartzea egokiena izango litzateela erabaki genuen eta egia esan oso pozik nago, langile guztiek oso ondo zaintzen naute, maitakorrak eta arretatsuak dira, ez zait ezer falta.
Zaintzen nauten pertsonei eskerrak eman nahi dizkiet, duela denbora bar zoritxar bat izan nuela, ez dut gogoratzen zenbat denbora baina bai gurpildun aulkian geratzekotan egon nintzela. Langileen niganako esfortzua, maitasuna eta dedikazioa ni errekuperatzea eta berriz ere ibili ahal izatea ahalbidetu dute.
Orain primeran sentitzen naiz, bakarrik mugitzen naiz eta ekintzetan parte hartzen dut. Oso ondo nago eta hemen egotearekin pozik. Eskerrik asko!
Kaixo Irene Eguizabal naiz, 85 urte ditut eta Sartagudan (Nafarroa) jaio nintzen. Etxeko zerbitzari bezala lan egin nuen ezkondu nintzen arte eta ondoren nere senarrari landan laguntzen.
Lodosako egoitzara etorri nintzen Ospitalean hilabete egon eta gero eta dagoeneko ezin bainintzen etxean bakarrik geratu. Nire ilobarekin hitz egin nuen eta nahi nuena esan nion eta bera arduratu zen gestio guztiak egiteaz eta egoitzara ekartzeaz.
Ezin dut langileria bereizi, egia esan denek oso ondo zaintzen nauete eta oso pozik nago.
Nahi dudana egiteko askatasuna daukat, egiten ez dudana ezin dudalako da baina zaintzen nauten pertsonek asko laguntzen naute nahiz eta oraindik nire kabuz baliatzen naizela aitortu behar dudan.
María eta Irene, egoiliarrak Lodosako egoitzan.
Centro Parroquial kalea,20 - 31580 Lodosa (Nafarroa)
Tel.: 948 693 566
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza