Montesclaros adineko pertsonentzako egoitza Albelda de Iregua udalerrian dago, Iregua ibaiaren haranean, Logroñotik 9 km-ra, eta errepide bidez erraz irits daiteke bertara.Gainera, autobus zerbitzu pribatua eskaintzen du urteko egun guztietan, familiak beren senitartekoak bisitatzera hurbil daitezen.
Gure egoitzak 130 toki dauzka, horietako 70 Errioxako Gobernuarekin itundutakoak.
Ingurune pribilegiatuan, gure instalazioek eremu komun zabalak dauzkate, eta, eremuotako lehiate handiei esker, adineko pertsonei bizia ematen dien eguzki-argia aprobetxa daiteke.
Montesclaros egoitzak 3.000 m2-ko lorategi-eremua dauka, non pasiera atseginez eta haranak eskaintzen dizkigun ikuspegi ederrez goza daitekeen.
Zentroaren kokapenak inguru lasai eta atsegina eskaintzen dio egoiliarrari, atseden perfekturako ezin hobea.
Logelak guztiz egokituta daude gure adinekoen beharretara, etxean bezala senti daitezen atonduta (handiak eta argitsuak 45m2 ingurukoak, osasun-langileekin komunikatzeko sistemak, zoru ez-labainkorreko bainugela geriatrikoa, ohe artikulatuak...)
Honako egonaldiak eskaintzen dira: egonkorrak, aldi baterakoak, errehabilitazioa egiteko, susperradikoak, ebakuntza ostekoak, senideek atsedenaldia har dezaten...
Montesclaros egoitzak profesional-talde hanida dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesionaltasun-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun hanidko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Nere izena Mª Jesus da eta Otsailean 4 urte beteko ditut egoitzan. Lehenago bi hilabete egon nintzen sendatzeko eta oso pozik joan nintzen etxera.
Denboraldi bat etxean egon eta gero hainbat erorialdi izan nituen eta nire ilobak eta nik hona etortzea erabaki genuen. Egoitza ezagutzen genuen eta gehien gustatzen zitzaiguna zen.
Nere bizipena egoitzan oso ona da, arreta bikaina jasotzen dugu eta zerbait behar izan dudanean beti eman didate.
Denborarekin egoitzako bizitzara ohitu naiz, lagun asko ditut baina gehien gustatzen zaidana irratia entzutea da, Radiomaria.
Oso pozik nago, horrela izan ez balitz nere etxera joango nintzateke.
Beti esaten dut fisioterapeutari eskerrak eman behar dizkiodala, ni gurpildun aulkian etorri nintzen eta berak errehbailitazioaren bitartez lagundu ninduen. Berak hegaldia eman dit, oso gaizki egotetik bastoi batekin ibiltzera pasa nintzen eta orain bastoi gabe ibiltzeko gai naiz.
Hainbat zorabio jasan ditut eta erizainak beti lagundu naute. Bizitzan denok behar dugula besteon laguntza konturatu naiz.
Hemen jarraitzen dut jaikoari eta egoitzako langile guztiei eskerrak ematen.
Hemen egon nahi dut behar dudala ikusten dudalako. Hau nire etxea dela erabaki dut
M Jesus, egoiliarra Montesclaros egoitzan
Soriako errepidea Km 9 - La Nava kalea, 6 - 26120 Albelda de Iregua (Errioxa)
Tel.: 941 444 430
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza