1657ko liburu batek Elizari atxikitako San Roke egoitzari buruz hitz egiten du. Lehenengo estatutuak 1891. urtekoak dira eta "Hermandad del Santo Hospital de San Roque" aipatzen dute. Orduan Carmen de Uhagonek, Markinako Uhagon familia ezagun eta diruduneko kideak, dohaintza handia egin zuen oraingo egoitza nagusia eraikitzeko. Hori dela-eta, ermandadea haren jabetzan ezarri zen.
Egungo San Roke egoitzan eskola bat ere egon zen, hala nola sendagilearen kontsultategia, Markinako adineko pertsona autonomoentzako egoitza gisa funtzionatzen zuen bitartean.
2004. urtean, eraikuntza berriko obrak egin ziren eta gero eraikin zaharra birgaitu zen. Hala, lekuaren edukiera zabaldu eta eguneko zentroa ireki zen. Obrak hasi aurretik, 2003an, GSR hasi zen San Roke egoitza kudeatzen.
Zentroak egoiliarrentzako 40 toki dauzka eta 12 eguneko zentrokoak, leku nahikoa Markinako beharrak asetzeko.
Taldeak zerbitzu bietan egiten du lan eta 30 langilek osatzen dute.
2015eko ekainaren 6an 92 urte beteko ditut. Duela urte batzuk egoitza honetan bizi naizela eta nere bizitza berrira egokitu naiz baina ez kostatu gabe, aldaketa oso handia baita. Baina bizitzak erakusten dizu aurrera egin behar dela borondate eta animoarekin.
Nere bizitza guraso eta seme-alabei eskainitakoa izan da eta 54 urterekin alargun geratu nintzenez klaseak ematen hasi nintzen. Orduan Ingeleseko klaseak ez ziren eskoletan ematen, beraz neri eskatzen zidaten hizkuntza irakasteko. Nik hizkuntza gaztetan ikasi nuen atzerrian bizi izan nintzelako nere aitaren lanbidea zela medio.
Nere gurasoak hiltzean eta seme-alabetako bi ezkondu zirenean, heldu zen momnetu bat lagundu beharrean beraiek lagundu behar zidatela. Beraz egokiena egoitza baten sartzea izango litzateke. Ez dut esango hasieran kostatu ez zitzaidanik, baina orain oso ondo nago, erabat egokituta, oso ondo tratatzen gaituzte, gainontzeko egoiliarrekin harremana daukat, oso ondo jaten dugu eta ordu asko igarotzen ditut nobelak irakurtzen. Seme alabak bisitan etortzeko txandakatzen dita eta paseatzera irtetzen gara. Honela egunak azkar eta lasai pasatzen dira. Goizean 8retan jaikitzen gara, dutxatu, jantzi eta gozaltzera joaten gara. Langile guztiak oso arretatsu eta maitakorrak dira gurekin.
Ni ibiltariarekin ibiltzen naiz, bakarrik joaten naiz komunera, jangelara eta logelara, baina laguntza behar dudanean edozein dago beti prest laguntzeko.
Beraz ezin gara hobeto zainduta egon langile gazte, simpatiko eta maitakorrekin.
M Luisa Garate, egoiliarra San Roke Egoitzan
Calle de San Agustin, 6 - 48270 Markina-Xemein (Vizcaya)
Tel.: 946 166 221
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza