Nuestra Señora de la Paz egoitza 1988 urtetik jardun du Donostiako hirian.
41/1998 Dekretura egokitzeko erreforma eta moldaketa lanak 2002an hasi eta 2005ean amaitu eta gero zentroak egonaldi egonkorreko 62 plaza eta 30 eguneko egonaldietarako ditu Foru Aldundiarekin eta Donostiako udaletxearekin hitzartuta.
Zentroak egoiliar, erabiltzaile eta familiei kalitatezko zerbitzu osoa eskaintzen die berme eta segurtasun maximoarekin. Gure helburu nagusia bezeroen asebetetzea da eta horregatik arreta leuna eta pertsonalizatua zaintzen dugu.
Nire izena Isabel Rios da eta 88 urte ditut. 20 urte eman ditut jostun lanetan eta ondoren larru ontzailea 15 urtez. Txikitatik hasi nintzen bordatzen eta horregatik eskulanak gustoko ditut. Maiatzean bi urte beteko ditut egoitzan. Nik hartu nuen egoitzara etortzearen erabakia. Exean bakarrik bizi nintzen, igogailurik gabeko 4.solairuan eta egun batean iktus baten ondorioz erori egin nintzen eta egoera hau beste bi aldiz errepikatu zen. Orduan ulertu nuen zainduko ninduten leku bat behar nuela. Ez nuen planteatu ere egin, nere seme-alabaren baten etxera joateko aukera, beraiek euren bizitza baitute. Nire errainak egoitza bat bilatzen lagundu zidan. Egoitzara iritsi nintzenean ez nekien zer aurkituko nuen baina berehala egokitu eta gustora sentitu nintzen. Egia esan nituen itxaropenak bete egin dira, seguru sentitzen naiz, entzuna eta maitatua. Hiru lagun berezi ditut, beraiekin hitz egin eta kezkak konpartitzen ditut. Langileekin ere, oso ondo eramaten naiz. Asko estimatzen ditut. Oso langileak dira eta pazienteak. Nere egunerokotasunean asko laguntzen naute. Nik ahal dudan neurrian laguntzen dut eta egin ezin ditudan gauzetan laguntzen naute.
Pertsona aktiboa naiz eta antolatzen diren ekintza gehienetan parte hartzen dut: gimnasia, memoria, musikoterapia, eskulanak... beraz oso entretenigarria da. Gehien atsegin dudan ekintza eskunak dira. Animalien figura egiten ditut; paperezko txakurrak eta hartzak eta gero nere bilobei oparitzen dizkiet. Nere buruarekin pozik sentitzen naiz. Mezan abestea ere atsegin dut. Nere familia egoitzara bisitan etortzen da eta asko maite naute eta egiten dudan guztian babesten naute.
Orain aldaketa garaian gaude egoitzan eta pertsona eta gauza garrantzitsuak berdin jarraitzea espero dut. Orain hemen bizitzea zer den badakit eta erabakia behin eta berriz hartuko nuke bizirik eta pozik sentitzen naizelako.
Isabel Rios, Nuestra Señora de la Paz egoitzan egoiliarra
Egia, 21 - 20.012 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 275 423
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza