Oizpe adineko pertsonentzako egoitza Munitibar herrian kokaturik dago.
Kanpoaldean hall haundi bat dauka eta bertan atsedena hartzeko aulkiak izateaz gain, sabaiaren abantaila kontutan izanda, edozein urtarotan eguraldiaren gorabeherak eragin gabe paseatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Lorategiak eta egokitutako zabal-uneak ere baditu (barandekin eta oztopo arkitektonikorik gabe).
Zonalde hau oso argitsua da eta eserlekuak izateaz gain, egoiliarrek eta senideek aire librean paseatzeko erabil dezakete.
Egoitzak 96 toki ditu, horietatik 71 adineko pertsonentzat zuzenduta daude eta gainontzeko 25ak osasun mentalekoak dira. Guztiak Foru Aldundiarekin hitzartutakoak. Banakako zein binakako logelak ditu. Logela guztiek dituzten artikulatutako ohe elektrikoak, telebista eta banakako telefonoa. Horrez gain, ohe bakoitzaren ondoan zein logelako bainugeletan pertsonalari deitzeko tinbreak eta UDE asistentzia sistema.
Egoitzak lau solairu ditu eta honela banatzen dira:
0 Solairuan guztiontzako zonaldeak daude, 1 eta 2. solairuetan logelak daude eta egongela eta jangela.-1 solairuan, garbitokia, biltegia, formakuntza gela, aldagelak eta dutxak.
Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Olabarria Auzoa, 8 - 48381 Munitibar (Bizkaia)
Tel.: 946 133 910
Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza