Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Zentroa

Oizpe adineko pertsonentzako egoitza Munitibar herrian kokaturik dago.

Kanpoaldean hall haundi bat dauka eta bertan atsedena hartzeko aulkiak izateaz gain, sabaiaren abantaila kontutan izanda, edozein urtarotan eguraldiaren gorabeherak eragin gabe paseatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Lorategiak eta egokitutako zabal-uneak ere baditu (barandekin eta oztopo arkitektonikorik gabe). 

Zonalde hau oso argitsua da eta eserlekuak izateaz gain, egoiliarrek eta senideek aire librean paseatzeko erabil dezakete.

Egoitzak 96 toki ditu, horietatik 71 adineko pertsonentzat zuzenduta daude eta gainontzeko 25ak osasun mentalekoak dira. Guztiak Foru Aldundiarekin hitzartutakoak. Banakako zein binakako logelak ditu. Logela guztiek dituzten artikulatutako ohe elektrikoak, telebista eta banakako telefonoa. Horrez gain, ohe bakoitzaren ondoan zein logelako bainugeletan pertsonalari deitzeko tinbreak eta UDE asistentzia sistema.

Egoitzak lau solairu ditu eta honela banatzen dira:

0 Solairuan guztiontzako zonaldeak daude, 1 eta 2. solairuetan logelak daude eta egongela eta jangela.-1 solairuan,  garbitokia, biltegia, formakuntza gela, aldagelak eta dutxak.

Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.