Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Alardearen hasiera egoitzan

Alardeak 25 urte beteko ditu aurten lehendabizi egoitzan ospatu zenetik. Sor Conce, egoitzako zuzendaria zena, izan zen hortaz arduratu zen pertsona. Bere lanarekiko ilusioa eta egoiliarrek Irungo festa bizitzeko aukera izateko, herri hontako festa politena antolatzera eraman zuen.

Pasiotar Serorak diote Azken Portu konpainiak 1994.urtean hasi zela, Juan Otxandorenak Ernesto Quiroga laguna eta orduango Kapitaina egoitzara gonbidatu zuenean.Honi ideia gustatu zitzaion eta elkarlanean hasi zen, ondorengo urteetan konpainia handituz.
Ordutik, egoitzan SAN MARTZIALAK ospatzen jarraitu dira, egoiliarrentzat oso egun berezia delako. Horregatik lehenengo Kantinerari, Sor Pía, Pasiotar Sorrari eta orduango egoitzako erizainari elkarrizketa bat egin diogu.
 

SOR PIARI ELKARRIZKETA

Kaixo Sor Pía, aurten egoitzako alardeak 25 urte betetzen ditu. 

  1. Nola eta zergatik sortu zen ideia?
  2. Lehenengo urtean, nola ospatu zenuten jaia? 
  3. Nola bizi izan zuten egoiliarrek lehengo urte hortan jaia?

 

Kaixo Enara eta Nahikari: Mila esker nigan pentsatzeagatik, gustu handiz zuen galderak erantzuten saiatuko naiz, ilusio handia egiten dit garai haiek bergogoratzea.

 

1.-  1991. urtean sortu zen ideia egoiliarrek nostalgia sentitzen zutelako, beraz alarde txiki bat egitea bururatu zitzaigun. 

2.- Lehenengo urtea oso sinplea izan zen. Jantzia pertsona batzuen kolaborazioari esker lortu nuen. San Martzial egunean Kantineraz jantzi nintzen eta bazkal orduan jangelan aurkeztu nintzen. Egoiliarrek ilusioz txaloka hasi ziren Gora San Martzial ohiukatuz. Hori dela eta poliki poliki jaia antolatzea erabaki genuen. 1992 eta 1993 urteetan egoiliarren inplikazioa ezinbestekoa izan zen, bakoitzak ahal zuen neurrian lagunduz, bilerak antolatzen zituzten, Kantinera eta Sarjentoa aukeratzeko bozkaketak eta "Alarde txiki" bezala izendatu zuten jaia. Festa ilusio handiz eta berotasunez ospatzen zen.

3-  Festa beti bizi izan da ilusio handiz, familien, lagunen eta animatzeko eta kuxkuxeatzeko egoitzara hurbiltzen ziren guztien partehartzearekin.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.