Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Labore Txingudirenkin elkarlanean

Oraingoan, Labore Txingudirekin egindako lankidetza kontatzera gatoz.

Labore Txingudi, gure eskualdeko kontsumo, ekoizpen eta elikadura aldatu nahi duen, irabazi asmorik ez duen elkartea da. Bertako eta inguruko produktore, ekoizle eta kontsumitzaileak biltzen dituen kooperatiba bat sortu dute. Labore Txingudin aurki daitezkeen produktu guztiak, sasoikoak, freskoak eta ekologikoak dira. Hauek, gurekin harremanetan jarri ziren, euren burua ezagutzera emateko eta zeuzkaten produktuak eskaintzeko. Nolabait, elkarlanean aritu nahi izan genuen, eta ideia bat bururatu zitzaigun, bertako produktuekin, babarrunak bere sakramentu guztiekin prestatzea.

 

Pentsatutako bazkari hau, euskararen egunean egitea erabaki genuen, hau da abenduak 3, honela, bazkari zoragarri batekin egun hain berezi hau ospatu genuen.

 

 

Dendara hurbildu ginen, bertan, eskaintzen dituzten produktu guztiak eta nondik datozen ikusi ahal izan genuen. Hortaz gain, lehengo elikadura eta gaur egungoa alderatu genituen. Eta garrantzitsuena, bazkaria egiteko beharrezkoak ziren elikagai guztiak hartu genituen: Tolosako babarrunak, piperminak, odolkiak, txorizoa, patatak eta abar.

 

Bukatzeko, irteera guztiak  merezi duten bezala, janaurreko goxo batekin amaitu genuen.

 

 

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.