Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Belaunaldi arteko topaketa

Maiatzak 30 eta 31an Belaunaldien arteko 5. Topaketa ospatu genuen Santikutz egoitzan.
Legazpiko Haztegi ikastolako 5. mailako bi ikasgelak izan genituen hemen.

 

Astelehenean 21 haur etorri ziren egoitzara egoiliarrekin batera eskulanak elkarbanatzera. Aukeratutako eskulana txori erraldoiak izan ziren, horretarako koloretako luma asko margotu behar izan zituzten. Denak oso gustora aritu ziren elkarrekin eta amaiera borobila emateko luntxa izan zuten.

 

Asteartean berriz,beste 20 haur etorri ziren. Beraien mahai joku eta jolas elektronikoak,tabletak,..ekarri zituzten eta aitonamonekin partekatu zituzten.Ordu bat igaro ondoren bolo jokoan aritu ginen denok poz pozik.

Oso ongi pasa zutela adierazi zuten bi taldeek.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.