orozkoko 3.adinekoen egoitza, berriak" />
Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

"Bizitza erdi bulego batean lan egin ondoren, orain menpeko pertsonak zaintzeak asetzen nau"

 Mónica Campos

Adina

46

Uztailean abentura profesional berri bat hasteko prest dago, printzipioz "erakargarria eta interesgarria". Mónica Campos hurrengo hilean Orozkoko Andra Mari egoitzan hasiko da lanean pertsonalaren oporrak betetzeko."Kontratua denboran luzatu ahal izatea espero dut. Sinetsita nago." mantentzen du Amurrioko herritar honek, ezkondua eta bi semealabekin.

Bere lanbideari norabide aldaketa garrantzitsua eman dio, bizitza erdi bulego batean ekintza administratibo eta kontabilitatean lanean eman eta gero. "46 urte ditut eta 23 urtetatik, enpresagintza ikasketak amaitu nituenetik, nire formakuntzarekin loturiko lanak izan ditut." Azkena, Amurrioko mekanizatu tailer batean, irailaren 15 arte. "Krisiak eragina izan zuen, salmentak jeitsi egin ziren, lan gutxiago zegoen eta bulegoan bi pertsonek egiten genuen lan, bata jabearen familia zen, beraz bera geratu zen" kontatzen du Camposek.

Kaleratua izan eta hurrengo egunean lan bila hasi zen. Hori bai, orain arte gauzatzen zuenaren guztiz desberdina. Ez horrenbeste bere adinagatik, baizik eta lagun baten gaixotasun larri baten bizipenagatik, "bulegoko lanaren etapa alde batera istea erabaki nuen eta mendeko pertsonen zaintzan hezitzea. Asmatu egin dut. Orain lanak asetzen nau."

Irabaz asmorik gabeko Sartu elkarteari esker, Monicak mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ikastaroa egin zuen maiatza eta azaroa bitartean. Profesionaltasun ziurtagiria lortu du 370 ordu teoriko eta 102 praktika Orozkon egin eta gero, bertara mugituko da egunero Amurriotik uztailetik aurrera, 20 minutu kotxez.

Araba eta Bizkaia arteko muga gaindituko du "ilusio dosi handiarekin" "mendeko pertsonekin edo nagusiekin nagoenean lortzen dudan irabazi pertsonala handia dela konturatu naizelako eta beraiek nerekin gustora daudelako".

Pentsaera aldaketa

Txandaka egingo du lan- goizez, arratsaldez edo gabez- eta asteko egun guztiak dagokion librantza egunak izan ezik. Erabiltzaileei jaten eman, garbitasunarekin sostengatu eta lagundu dira bere betebeharrak "prestatuta nagoenerako".

Enpresagintzan diplomatutako baten pentsaera aldaketa hau kontuan izan da Andra Mari zentroan, Gestión de Servicios Residenciales, E.Koop kudeatzen duena, Mondragon Korporazioko kooperatiba. Teresa Lopez de Araya Orozkoko egoitzako koordinatzailea da eta Monicaz "ezin hobeto" hitz egiten du "profesionaltasun ziurtagiria lortu eta gero gurekn praktika batzuk egin zituen eta asko balio duela erakutsi du. Udako hile hauetarako gehitzearekin asamtu dugu."

Amurrioko herritar honen 46 urteak "ez digu arazorik suposatu kontratazioarekin. Egoitzan ditugun aititekin egoteko adin ona dela uste dugu" gehitzen du Lopez de Arayak. 43 adineko pertsona bizi dira egoitzan- beteta dago- eta 27 pertsona daude beraien zainketan.

Andra Mariko koordinatzailek lanpostuak "sentikortasun berezia" eskatzen duela nabarmentzen du , "baina Monikak badu, egoitzako gainontzeko langileak bezala". Bere kasuan, jarraitzen du, ingurune familiar egonkorra duen emakumea izanik "lagundu dezake eta ezin dugu ahaztu bereziki hezitu dela urte asko beste lanbide batean lan egin eta gero". Modu honetan, profesionaltasun ziurtagiria lortu berri duen titulatuaren bokazioak "garrantzitsua izan da guretzat", amaitzen du Lopez de Arayak. 

Correo egunkarian argitaratutako albistea.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.