Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Ekintza soziokulturalak

 

Irailak 20, Zarautzera joan ginen txangoan. Eguraldi bikaina egin zuen eta hau aprobetxatuz, malekoiean paseatzen ibili ginen. Gainera, Karlos Argiñanoren jatetxea ikusi genuen. 28 egoiliarrek parte hartu nahi izan zutenez, bi egunetan joan ginen, beste txangoa urriaren 3an izan zen. Egoiliarrek, familiek eta langileok, primeran pasatu genuen!

Bestalde, irailak 26, Legazpiko Lenbur fundazioak kudeatutako Eskola-museoa ikusi genuen Legazpin. Museoa, egoiliarrak haurrak zireneko eta eskolara joaten ziren garaiko eskolak bezala girotuta zegoen. Erreminiszentzia tailer bikaina egin genuen oroitzapen asko partekatuz. Udaberrian berriz ere errepikatuko dugu bisita hau beste talde batekin.

 

Hurrengo egunean, 27an, 80 urtetik gorakoen omenaldia izan genuen. Lehenengo, meza Legazpiko parrokian, eta ondoren, bazkari ederra frontoiko arkupetan, Alaitasuna errondailaren eskutik girotuta. Asko gozatu zuten egoiliarrek egun honetaz. Aipatu beharrekoa da, gure bi egoiliar omenduak izan zirela.

 

Urria Nazioarteko Adineko Pertsonen Eguna ospatuz hasi genuen, urriak 1 hain zuzen ere. Goizean, boluntarioek dinamizatutako bingo berezia egin genuen eta ospakizunarekin jarraitzeko, bazkari eta merienda berezi bat prestatu ziguten. Egun honetarako, egoiliarrek, eskulanen tailerrean apaingarri berriak egin zituzten.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.