Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Familien ahotsa

MUXU BAT

Nere arpegia berera hurbiltzen dut eta muxu txiki eta iheskorra sentitzen dut... muxu bat eman dit! Begiratzen dut, ez nau begiratzen, berriz begiratzen dut, eskuak hartzen dizkiot, nire presentzia somatzen du, begiratzen nau. Begiratu egin nau! Eta egunen baten irribarre egiten badu, hunkitu egiten nau.

Izan garen guztiak bizitzatik alde egiten duenean, begirada batek, irribarre batek, inoiz bezala hunkitzen gaitu.

Inoiz ez nuen horrenbeste begiratu bere begi urdinak, bere eskuak, bere zimurrak...Temaki begiratzen nauenean nere buruari galdetzen diot; jakingo ote duen nor naizen momenturen batean. Argiren bat geratuko den piztuta bere barnean. Bizitza osoko oroitzapenen estutasuna geldiarazten saiatzen naiz: Nik ikasteko egin zituen ahaleginak, bere erroskilak, musika klasikoa oso altu sukaldean, nire lehen semea, bere lehenengo biloba, jaio zenean oparitutako edaztun apala eta orduz geroztik jantzita eramaten dudana, bere diabeteagatik biok ingresaturik eman genituen egunak, bere patata tortila edozein momentutan, nagitasun gabe, nere arpegia aztertzen zuenean jakiteko ni ondo nengoen....

Aski da! esaten diot nere buruari. Bera hemen dago, bera orain honelakoa da, berekin zauden momentuak disfrutatu. Begiratzen dut, zein polita den! Orain ile urdina du, tindagai gabe. Horrela edukitzea gustatuko litzaioke?

Oraindik begira, gertu duena hartu nahi du, bere zapia heltzen du, bere jaka. Nire eskuak eta begirada eskaitzen dizkiot hemen nagoela sentiarazteko, bizitzari lotuta mantentzeko.

Bera beti dago lasai. Sufritzen ez duela sentitu nahi dut. Eta ondo sentitzen naiz. Bizitzak urte hauek laguntzeko, laztantzeko, muxukatzeko eta gehiago maitatzeko eman dizkidala sentitzen dut.

Bera nire ama da eta Alzheimerra du. Beatriz du izena. Orain bere izena ere ederra iruditzen zait.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.