Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Gabonak GSR Debagoiena egoitzan

GSR Debagoiena egoitzara gabonak iritsi dira gabon kantekin batera.

Abenduak 19an, Almen guneko Arizmendi Ikastolako DBH ikasturteko ikasleak etorri ziren gurera gabon kantak abestera egoiliarrekin batera. Hau izan zen gabonetako egitarauaren barruan prestatutako lehenengo ekintza.

 

Abenduaren 21ean Santamasak ospatu genituen.

Lehenengo, egoitzako langileek dantza eta gabon kantzak abestu genituen txistorra, sagardo eta ardoaz lagunduta.

 

Ondoren, Olentzeroren bisita jaso genuen eta honek bolondresei eskerrak emateko opariak ekarri zituen.

Horrez gain, Goyeneche Fundazioko erabiltzaileen bisita ere izan genuen. Beraiek egindako opari bat ere banatu zuten. 

 

Ekitaldiarekin amaitzeko, familien artean gabonetako bi otar zozketatu genituen. 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.