Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Gabonak Santikutz egoitzan

Gabonetako egitaraua abenduaren 22an hasi genuen Nagusilan elkarteak gonbidatutako txistorra gozoarekin. Oso giro polita izan zen eta txistorra dena jan genuen!

Beste alde batetik, Gabon gaba goizean, urtero bezala Olentzeroren bisita izan genuen eta haurrak txistulariekin batera gabon kantak abestu zituzten. Egoiliarrek asko disfrutatu zuten bisitarekin. Ondoren, Legazpiko alkateak eta hainbat zinegotzi Gabon zoriontsuak desiatzera hurbildu ziren egoitzara eta hainbat opari ekarri zituzten egoiliarren artean banatzeko.

Goiza topa eginez eta gabon kantak denok batera abestuz amaitu genuen.

 

Eskulan tailerrean gabon gaba eta gabon zaharra egunetan mahaia apaintzeko apaingarri dotoreak sortu dituzte. Gabon zahar egunean dotore dotore jantziko garenez emakumeentzako honako paparreko orratz politak egin ditugu egoitzako zelaian erorita zeuden zuhaitzetako pinaburuak erabiliz.

 

Aste honetan, abenduaren 26an Buztintegi erretiratuen elkarteko abesbatzaren emanaldia izan dugu eta abenduak 27an Zazpitan Aire akordeoi taldea eta musika eskolako dultzaineroen musika emanaldia. Bi saioak egoiliar eta senideen gustokoak izan dira eta data zehatz hauetan honako ekintzak antolatzea eskertu izan dute.

 

Beste alde batetik, atzo bingo bereziko irabazleek egoitza ondoko kafetegi batean bi pertsonek meriendatzeko txartelak sari gisa jaso zuten. Oso pozik geratu ziren sariarekin.

Aste hau urtero eskaintze dugun  7.musikoterapia kontzertuarekin amaituko dugu eta entzutera etortzen diren guztiok aho zabalik geratuko gara gure egoiliarrak benetako artistak baitira! Anima zaitezte etortzera!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.