Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Gabonetako Tailerra

Gabonetako tailerrean tradiziozko gabonetako zuhaitzak egin ditugu.

 

Honelako apaingarriak egin nahi badituzue hemen beharrezkoak dituzuen materialak eta jarraitu beharreko urratsak.

Materialak:

  • Ardo boteila kortxoak (21 kortxo zuhaitz bakoitzeko)
  • Itsasgarria
  • Koloretako margoak (kortxoak margotzeko)
  • Begizta
  • Egurrezko makila
  • Bolazko zinta

Lehendabizi,  zuhaitza egiteko, kortxoak koloreetako margoekin koloreztatu ditugu eta kortxoak itsatsi ditugu piramide bat eginez. Honela, lehenengo ilaran 6 kortxo ipini ditugu, bigarrenean 5 eta horrela goiko ileran kortxo bakarra ipini arte.

Ondoren bolekin apaindutako zintaz inguratu dugu zuhaitza eta goian begiztarekin lotuta makila ipini dugu.

Hona hemen, apaingarrien argazkiak ikus ditzazuen.

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.