Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Gozokien lehiaketa

Abenduko hilabetea gabonetako ekintzez beterik egon da.

Abenduaren 22an bizkotxo eta gabonetako postreen bigarren lehiaketa antolatu genuen. Familia ugariren partehartzea izan genuen eta epaimahiak, bi langilez eta bi erabiltzailez osaturik, azken erabakia hartu zuen.

 

Bi sari egon ziren: bata elaborazioa baloratuz eta bestea aurkezpena. Irabazleei oparitxo bat eta diploma bana entregatu zitzaien.

  

Epaimahiak gozoen dastaketa egin eta gero denok batera postreak jateko aukera izan genuen, txokolate beroarekin batera.

 

 

ZORIONAK IRABAZLEEI ETA ESKERRIK ASKO PARTEHARTZAILE GUZTIEI