Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

GSR Aretxabaletako egoitza beteta

Hau da Diario Vasco egunkarian argitaratutako albistea: /www.diariovasco.com/alto-deba/

Gizarte Politikako diputatua, Maite Peña, egoitzan ematen den kudeaketa eredua ezagutzera hurbildu zen atzo.

Gizarte Politikako diputatuak, Eibarko eta Aretxabaletako egoitzak bisitatu zituen pertsonalki ezagutzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuak, kudeaketa eredua eta egoiliarren sentipenak jakiteko. Eibarko Hegogain gaur egun Gipuzkoako foru aldundiak bere osotasunean kudeatzen duen egoitza bakarra da.

Peña diputatuak GSR Debagoienako instalakuntzak ezagutzeko aprobetxatu zuen bisita. Diputatua departamentuko ordezkariez lagunduta egon zen.Egoiliarrak arreta ereduarekiko asebetetzea adierazteko Peñaren bisita aprobetxatu zuten.

Bisitan zehar diputatuak Gipuzkoako egoitzetako kudeaketa eredua nabarmendu zuen, " arazo jakin batzuetarako oso konponbide interesgarriak dituzte. Kudeaketa eredu kooperatiboa oso interesgarria da eta hortaz ikas dezakegu".

 

Peña charlando con una residente, Encarna Orobengoa.

Gainera honakoa azpimarratu zuen, " Gipuzkoako foru aldundiko lehentasuna zerbitzuen aldetik lurralde oreka lortzea da. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gizarte zerbitzuak planifikatzeko orduan hauek nola prestatzen diren eta kalitatezkoak diren ezagutzea. Minusbaliotasun eta nagusien zerbitzuak bisitatzea antolatzen ari gara. Gipuzkoan eskaerak non dauden jakitea nahi dugu, hala nola hauei aurre egiteko ditugun gaitasunak ere."

Behin bisita amaituta egoitzako arduradunekin eta Unai Elkoro, Atxabaltako alkatearekin, egin zuten bilera.

227 egun itxarote zerrendan

GSR Debagoiena 2009 zabaldu zen eta 170 pertsonako gaitasuna du, momentuan 168 plaza beteta ditu.

Iñaki Roa Bedia, GSR-ko koordinatzaile orokorrak honakoa esan zuen " pribatuetara iristen direnak itundutako plaza lortzeko itxarote zerrendetan dauden pertsonak dira. Debagoienan plaza pribatuak lantzen ari gara eta foru aldundiari ondo datorkio. Foru aldundiarekin hitz egin behar dugu plaza pribaturen bat kentzeko eta itundutakoa bihurtzeko".

Deba Garaian itundutako plaza bat lortzeko batazbesteko epea 227 egunekoa da, lurraldeko altuena. Gaur egun, 69 pertsona daude itxarote zerrendan GSR Debagoiena egoitzan sartzeko, horietako 40 laguntza jada jasotzen dute.

Momentu honetan Aretxabaletan tokirik ez dagoenez, eskualdeko egoiliarrak beste eskualde batzuetara jo beharra dute.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.