9:30 etan Herri Gain, Arrasateko goi auzo baten kokaturiko elkarte gastronomikoan elkartu ginen denok jardunaldiari hasiera emateko. Ordezkatutako 48 enpresa bertaratu ziren.
Iristen joan ginen bitartean eta kafea hartu eta gero Nerea Urkolaren metodologia dinamikoak eman zion hasiera egunari. Saioan Nereak motibazio eta zoriontasun terminoak nahastearen ohitura nabarmendu nahi izan zuen. Benetan, motibatu latinezko -movere- hitzetik dator eta mugitu esan nahi du. Pertsona helburu baten norantzan mugitzea, merezi duen balioa emanez eta modu honetan motibatuz.
Izotzaldia urtzeko helburuarekin Nereak jarduera bat antolatu zuen 10 bolondresen elkarlanarekin. Zeregina malabarismoak pelota batekin egitea zen objektu gehiago sartzen ziren einean. Helburua objektuek lurra ez ikutzea izango litzateke. Joku honen bitartez kofiantza eta komunikazioa landu genituen akzio plan bat jarraituz.
Goiz erdialdean, gure enpresa errealitatearen metafora giza beste ekintza bat egin genuen.
Lehendabizi eskerrak eman eta bertaratutako guztien partaidetza nabarmendu, beraiek gabe ez litzateke posible izango ekintza burutzea eta are gutxiago jardunaldia.
Ekintzaren helburua aulkietan zutik mantentzea zen, bosnaka aulkiak kentzen genituen bitartean. Modu honetan dinamika amaitzean aulki bakoitzeko 3 edo 4 pertsona zeuden igota.
Ekintza honen metafora honakoa izango litzateke:
"Interdependentzia erlazio bat dugu, hau da, bai bezeroak eta baita hornitzaileak ere elkar erantzuleak gara eta printzipio eta helburu multzo komun bat partekatzen dugu"
Alberto Gorroñogoitiak, dibisioko zuzendaria eta Mondragon Korporazioko lehendakariordeak, saioa agurtu zuen.
Amaiera bikaina emateko partaide guztiok kolorezko post it-etan gure lan ingurura ikasitakoa eramateko konpromiso hobekuntza sinatu genuen.
14:00etan danok mahaira, bazkatzera!
Menu atsegin bat jan eta gero mus txapelketa. 5 mahai antolatu ziren eta hainbat partida jokatu ondoren hauek izan ziren txapeldun eta txapelduordeak beraien trofeoekin.
1.- Txapeldunak: Jorge (GSR) - Angelo (Bekio)
2.- Txapeldunordeak: Alberto (Zuzen Arrandegia)- Javier (Peltisa)
"Bodegas Murillo-Viteri" ezin izan ziren etorri mahats bilketa izateagatik. Hala ere, beraien ordezkaritza izan genuen bertaratutakoei oparitutako ardoaren bitartez.
ESKERRIK ASKO DENOI!
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza