Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Inauteriak GSR Debagoiena egoitzan

 Asteartean inauteriak ospatu genituen eta Veneziako Inauteriei keinu bat egin genien.

Eskulanetan egindako maskarak jantzi genituen, eta gondolak eskegi genituen zapaitik Veneziako itxura hartu zezan eguneko zentruak.

Meriendatzeko txokolatea hartu zuten egoiliarrek eta ostean jaia hasi genuen oparien zozketa bat eginik eta besteak beste, “En Alta Mar” abestia abesturik.

Oso arratsalde polita pasa genuen eta giro ederra sortu zen.

Hurrengo egunean, hausterre eguneko meza ospatu genuen.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.