Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Irakurketa partekatua

Maiatzak 11an Legazpiko Garaguneak eta Udalak herriko beste elkarte, erakunde eta ikastetxe batzuekin batera antolatutako irakurketa partekatuan parte hartu genuen. Gure amona talde batek puntozko manta solidarioak egin zituzten ekintza honetarako eta han egon gara beste taldeekin batera. Ekitaldiaren ondoren, ostiraletako azokan ibili ginen erosketak egiten eta aperitiboa hartu genuen Katilu tabernan. Izugarri gozatu zuten egoiliarrek eguraldiaz eta ekintzetaz. Maiatzetik aurrera eguraldiak laguntzen badu, ostiraletan azokara joango gara egoiliarrekin.

Bestalde, maiatzak 10ean arratsaldean, Nagusilaneko Jose Ignacio eta Roberto bikote kantariaren emanaldia izan genuen egoitzan. Egoiliarrek aktiboki parte hartu zuten beraiekin batera abestuz eta dantzatuz. Familiarrei ere asko gustatu zitzaien emanaldia. Datorren urtean hemen espero zaituztegu!

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.