Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Irteera

Ekainak 12 ostirala irteera bat antolatu genuen egoitzatik. Boluntarioen laguntzari esker egoiliar eta eguneko zentroko erabiltzaile askok parte hartzea ahalbidetu zuen.

EGUNEKO EGITARAUA:

-Barrueta gaztandegira bisita egin genuen. Nekazaritza arloko egoiliarrak parte hartu zuten, gaztaroan gaztaiak egiten zituzten baserrian eta Estatu Batuetara artzain bezala emigratutako egoiliarrak ere. 

Ilusio handia egin zitzaien eta iraganeko oroitzapenak berpiztu zitzaizkien. Bisita amaitzeko gaztaia dastatu genuen. 

- Arretxinaga Markinako auzoko bisita amaitu eta gero Udaletxeak bazkaltzeko eta arratsaldea pasatzeko lokal bat utzi ziguten. Sukalde tailer bat antolatu genuen eta egoiliar autonomoek bazkaltzeko entsaladilla errusiar gozoa prestatzen zuten bitartean besteek ermita bisitatzera jo zuten.

 

- Bazkarian 23 pertsonek hartu genuen parte, boluntario, langile eta egoiliar artean. Oso pozik denok eta giro ezin hobean, abestu, kartaka jolastu genuen...egoitzara bueltatzeko ordua iritsi zen arte, eguneko zentroko erabiltzaileak etxera itzuli behar baitziren. 

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.