Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Irungo alardea

Ekainaren 23a egun berezia izan zen Inmakulada egoitzan.

Urtero bezala eta duela 25 urtetik, gure alardea ospatu genuen. Kantinera eta Sargento Isabel Gonzalez eta Julian Olamasu egoiliarrak izendatuak izan ziren eta beraien jantzi eta txapel gorria harro erakutsi zuten. Horrez gain, Azken Portu konpaiñiaren lankidetza ere izan genuen.

 

Familia, lagun eta auzotar ugari hurbildu ziren egoitzara laguntzeko asmoz eta egun gogoangarria gurekin batera ospatzera.

Irungo alkatea, Jose Antonio Santano, gurekin izateko aukera ere izan genuen.

Eguraldiak lagundu zuen eta arratsalde ederra izan zen, ilusioz eta emozioz beterik musika eta dantzaz inguratutako festa giroan.

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.