Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Lore Gazteak dantza taldearen bisita

Gaur, abenduak 30 da. Etxeetan gabon zaharretarako azken ikutuak egiten ditugun bitartean GSR Debagoiena egoitzan gabon giroan murgildurik jarraitzen dugu.

Hortan, gaur goizean Lore Gazteak Arrasateko dantza taldearen bisita jaso dugu.

Zortzi neskek osatutako taldea hurbildu zaigu egoitzara dantza emanaldia eskaintzera eta ondoren gaztaina erreak jateko ordua izan dugu gabon kantak entzuten genituen bitartean.

Benetan goiz ederra pasa dugu.

 

GSR DEBAGOIENA EGOITZAKO TALDEAK URTE BERRI ON DESIO DIZUEGU