Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Praktika ikasle baten agur-eskutitza

Praktikak gurekin, Inmakulada egoitzan, egin dituen ikasle batek honako eskutitza bidali dio egoitzako zuzendariari agur eta eskerrak eman nahian.

Hemendik denokin elkarbanatu nahi izan dugu.

 Agurtzeko karta bat da hau eta esan oso pozik nagoela nire praktikak egin izanarekin honako arrazoiengatik:

  • Egoitzako giroa oso atsegina da. Eskertzekoa da denok izandako harrera ona eta agur esatean maitasun berberarekin egin dute hurbilekoek.  Gainera denok izan dira lankide eta oso adeitsuak.
  • Egoiliarrekin izandako lotura eta kontaktua oso atsegna da. Berehala zugan esku uzten dute gauzak eskatzeko eta konfidantza osoa emateko. Oso atsegina da ikustea egoitzan pozik bizi direla. Zorionak lan talde guztiari!
  • Nigan jarritako konfidantza guztia ere eskertzekoa izan da. Baita erakutsitako garapen pertsonal garrantzitsua. Zurekin izandako harremana oso atsegina eta aberasgarria izan da.
  • Ikasitako guztiagatik, arlo guztietan.

Hitz batetan: Pribilegioa izan da zuek ezagutzea. Mila esker guztiagatik. Eta dena ondo joatea espero dut!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.