Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

San Fermin bat eta 102 Marianorentzat

Uztailak 7 berezia izan da aurtengoa. Mariano egoiliarrak 102 urte bete ditu eta goizetik arratsaldera merezi duen bezala bere urtebetzea ospatzen eman dugu.
 
Goizean, egoiliar eta langileok, arratsaldean senide eta lagun artean ospatuko zen festarako gela apaintzen egon gara. Megafoniatik, gonbidapena ere luzatu genuen goiz osoan zehar.

 

Arratsaldean, Marianoren familiak oparitutako pastak banatu genituen egoiliarren artean. Ondoren, gastronomia tailerra antolatu genuen eta txorizoz beteriko hostoreak prestatu genituen. Ospakizuna, tailer honetan prestatutako daztatzen amaitu genuen.

 

Marianok, alaba, biloba, birbiloba, lagun eta ikasle ohiekin batera giro atsegin batean disfrutatu zuten eta honela jakinarazi nahi izan digute.

 

ETA SAN FERMINEK DENA IKUSTEN DUENEZ... BEDEINKATU EGINGO DU!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.