Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Santa Ageda bezpera

Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera da, Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen den jai herrikoi tradizionala. Markinako Bekobenta Eskolako umeak ere eguna ospatu nahi izan dute. Goizean, umeak egoitzara kantari etorri dira makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, jantzi tradizionalerekin diru edo janari eske.Ondoren, egoitzako nagusiek ere umeei abestu diete.

Oso giro polita sortu da eta denok pozik abestu dugu Santa Ageda kanta:

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna.

 

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.