Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Santikutz egoitzako ekintza soziokulturalak

SAN BLAS

Otsaila, San Blas eguna ospatuz ekin genuen, horretarako, San Blas opilak prestatu genituen. Oso goxoak irten zitzaizkigun eta gainera egoiliar askok hartu zueten parte.

 

INAUTERIAK

Inauterietako asteartea, bi egoiliarren gezurrezko ezkontzarekin ospatu genuen. Ezkontzan, zeremonia klasikoa, kanapeak eta egoiliarrek prestatutako ezkontza pastelak izan genituen. Horretaz gain, ezkontza guztietan bezala dantza eta guzti egin genuen. Eskertzekoa da familiek, langileek eta Nagusilaneko boluntarioek izandako parte hartzea.  Giro bikaina zegoen eta primeran pasatu genuen. Gainera, egoiliarrek egindako paparreko orratzak, burukoak, pamelak eta tximeletak eraman zituzten.

 

 

EMAKUMEEN EGUNA

Bestalde, martxoaren 8an,  Legazpiko Matraka elkarteko emakumeekin belaunaldien arteko topaketa izan genuen. Beranduago emakumeen eguneko manifestazioarekin egoitza kanpoan elkartu ginen eta bertan elkartruke bat egin genuen, haiek guri bularreko orratz moreak eman zizkiguten eta guk haiei emakume egoiliarrek egindako pankarta bat entregatu genien. Manifestatzaileek, bira osoan zehar eraman zuten gure pankarta eta ondoren udaletxeko balkoian zintzilikatu zuten.

 

SEVILLAKO APIRILEKO FERIA

Apirilaren 9an lehenengo Sevillako feria ospatu genuen. Lehenengo, Zumarragako Hierbabuena taldearen emanaldia eduki genuen, dantzari asko etorri ziren eta egin zituzten dantza guztiak oso ikusgarriak izan ziren.

Ondoren , egoiliarren familiekin meriendatu genuen, eta bertan ere dantza egin genuen. Familiar batzuk  dantzatzen zekitenez, dantzariekin batera dantzatzen hasi ziren eta giro bikaina sortu zen.

 

 

BESTE AKTIBITATE BATZUK…

Apirilaren 17an, goizeko hamaiketan, inauterietako eta apirileko feriako argazkiak proiektatu genituen.

Hilari bukaera emateko, Nagusilan elkarteak antolatutako bazkarira joango gara gure egoiliar guztiekin. Eta apirilak 30, Legazpiako festei txupinazoarekin hasiera emango diegu, aurten egitarau bikaina daukagu!

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.