Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Uda Irunen

Udaz gozatzen jarraitzen dugu Iruneko egoitzan, eguraldi ona eta beroa aprobetxatuz.

Jakingo duzuen bezala, janariarekin zer ikusia duten ekintza guztiak gehiago gustatzen zaizkigu. Beraz, uda honetan horrela prestatu ditugu egindako festa eta ekintza guztiak. Gauza pila bate egin ditugu aurten, gure madariondoko madariekin bizkotxoak prestatu ditugu, garagardoaren feria ospatu dugu, pintxo ezin hobeago batekin, saltxitxak patata purearekin. Hau ez da guztia izan, irteerak ere izan ditugu, Donostiara joan ginen San Telmo museora eta Hondarribiara bista ederrak dituen jatetxe baten bazkaltzera.

Musikarekin zer ikusia zuten ekintzak ere izan ditugu, musika emanaldiak eta karaokea adibidez. Inbidia pixka bat emateko argazki batzuk uzten dizkizuegu.

 

 

 

 

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.