San Sebastian adineko pertsonentzako egoitza Andosillan dago, bertara iristeko eremu oso errazean eta herriaren erdigunetik, ikastetxetik eta dendetatik 200 metro ingurura.
Egoitzaren inguruan mendi asko daude; hortaz, bertatik ikus daitezkeen ikuspegiak oso atseginak dira.
Egoitzara erraz irits daiteke herriaren erdigunetik, eta aparkalekua ere badu.
Andosilla gertu dago Calahorra eta San Adrianetik, eta autobus-konbinazio onak dauzka, senideen joan-etorriak erraztuta.
Gure egoitzak 33 toki pribatu, itundutako 14 eta eguneko zentroko 10 dauzka.
Egoitzak profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Nire izena Rosario da, 93 urte ditut eta martxoaren 15ean 94 beteko ditut. Hemen ondoko herri batekoa naiz (San Adrian) bertan egoitza dago baina hau aukeratu nuen egoitza erosoa eta xumea iruditu zitzaidalako, nire herriko ordea, oso handia da eta ez hain xumea (ospitalea dirudi).
Egoitzan 4 hilabete daramatzat eta nahi izan dudalako etorri naiz, nik hartu nuen erabakia egun batean konturatu nintzelako gauza zehatz batzuk egiteko laguntza behar nuela batez ere gabetan bakarrik egoteak beldurra ematen dit. Orduan nere seme-alabei esan nien zaintzeko baina ezin zuten.
Lehenengo egunean nahaspila iruditu zitzaidan egoiliar guztiak batera egotea, baina orain konturatu naiz hitz egiten ez duten eta bakarrik jateko gai ez diren egoiliarretaz ere ikasten dela. Nik maitasun handiz hitz egiten diet eta beraiek irribarre batez erantzunez. Lehenengo egunetik etxean bezala sentitzen naiz, langileen aldetik harrera bikaina izan zen eta egoiliarrekin berehala sentitu nintzen bat.
Hemen behar dudana daukat, ez dut ez garbitu ez plantxatu ezta zereginik egin beharrik, umore txarra baldin badaukat gozaria ohera ekartzen didate eta beranduago jaikitzen naiz. Antolatutako ekintzekin entretenitzen naiz, Bingoan jolasten dugu, tailerrak egiten ditugu...nik gauza asko ezin ditut egin baina hala ere beti nago presente ekintzetan eta asko disfrutatzen dut.
Rosario, San Sebastian egoitzan egoiliarra.
Bardenas Reales kalea, 2 - 31261 Andosilla (Nafarroa)
Tel.: 948 674 850
Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Pribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logrońoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logrońoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza