Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

 

Lodosa

Lodosako egoitza

Lodosa

Zentroa

Lodosako egoitza Ebro ibaiaren erriberan kokaturiko adineko pertsonentzako zentroa da.

Gure egoitza udalerriaren barruan dago, erdigunetik 100 metro eskasera. Hori dela-eta, ondo komunikatuta dago familiek eta lagunek euren senitartekoak autobusez ikustera joan ahal izateko, Lodosatik egunero baitaude joan-etorriak Iruñara, Lizarrara, Logroñora eta inguruko herrietara.

Ingurunea naturala eta atsegina da, eta, aldi berean, oso bizia, Ebro ibaiaren ibilbide, haur-eskola eta osasun-zentroaren ondoan dagoen heinean.

Lodosako egoitzak 85 toki dauzka eta instalazioak lehen-mailakoak dira: banako gelak edo partekatuak aukera daitezke eta bainugela geriatrikoak gure adinekoen beharrei edokitzen zaizkie. Gainera, eguneko zentrorako  15 toki dauzka.

Instalazioak handiak dira eta argitasun handiko eremu komun asko ditu (gimnasioa, jarduera, telebista eta irakurketa aretoak etab.).

Logelak guztiz egokitzen zaizkie egoiliarren beharrei eta giroa oso familiartekoa da; ondorioz, erabiltzaileak etxean bezala sentitzen dira. 

Lodosako egoitzak mota guztietako egonaldiak eskaintzen ditu, egonkorrak zein aldi baterakoak. Egoitzako egonaldia erabiltzaileak eta bere senideek zehazten dute.

Egoitzak profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta.

Berriak

09/02/2018

Inauteriak Lodosa Egoitzan

Lodosa egoitzara Inauteriak iritsi dira. Lodosako eskola belaunaldi arteko programaren barruan egoiliar, langile eta haurrak mozorrotu egin gara eta egoitza apaindu dugu.  
15/12/2017

Esker oneko oparia

Egoiliar baten senideen opari hau jaso dugu GSR Lodosa egoizako lan talde osoari eskerrak emanez. Mila esker erakutsitako maitasunagatik.

Bizipenak

Kaixo Maria del Castillo naiz, 76 urte ditut eta Soriako herri batean jaio nintzen. Bizitza osoa irakaskuntzan eta pertsonei laguntzen eman dut, gustatzen zaidana da.

Nik erabaki nuen hona etortzea Nafarroako Fundazioko tutorearekin hitz egin eta gero. Lodosako egoitzan sartzea egokiena izango litzateela erabaki genuen eta egia esan oso pozik nago, langile guztiek oso ondo zaintzen naute, maitakorrak eta arretatsuak dira, ez zait ezer falta.

Zaintzen nauten pertsonei eskerrak eman nahi dizkiet, duela denbora bar zoritxar bat izan nuela, ez dut gogoratzen zenbat denbora baina bai gurpildun aulkian geratzekotan egon nintzela. Langileen niganako esfortzua, maitasuna eta dedikazioa ni errekuperatzea eta berriz ere ibili ahal izatea ahalbidetu dute.

Orain primeran sentitzen naiz, bakarrik mugitzen naiz eta ekintzetan parte hartzen dut. Oso ondo nago eta hemen egotearekin pozik. Eskerrik asko!

 

Kaixo Irene Eguizabal naiz, 85 urte ditut eta Sartagudan (Nafarroa) jaio nintzen. Etxeko zerbitzari bezala lan egin nuen ezkondu nintzen arte eta ondoren nere senarrari landan laguntzen.

Lodosako egoitzara etorri nintzen Ospitalean hilabete egon eta gero eta dagoeneko ezin bainintzen etxean bakarrik geratu. Nire ilobarekin hitz egin nuen eta nahi nuena esan nion eta bera arduratu zen gestio guztiak egiteaz eta egoitzara ekartzeaz.

Ezin dut langileria bereizi, egia esan denek oso ondo zaintzen nauete eta oso pozik nago.

Nahi dudana egiteko askatasuna daukat, egiten ez dudana ezin dudalako da baina zaintzen nauten pertsonek asko laguntzen naute nahiz eta oraindik nire kabuz baliatzen naizela aitortu behar dudan.

 

María eta Irene, egoiliarrak Lodosako egoitzan. 

Instalazioak

  • 2 igogailu
  • Berezko lorategia
  • Fisioterapia gela
  • Terapia okupazional eta ekintza bi gela
  • Mediku bulegoa
  • Erizaintza bulegoa
  • Terapia okupazional bulegoa
  • Geriatria laguntzaileen bulegoa
  • Harrera
  • Ileapaindegia eta podologia
  • 2 egon gela eta telebista gela
  • Aisia gunea egoiliar eta senideentzat
  • Berezko Sukalde Zerbitzua
  • Berezko Garbitegi Zerbitzua
  • Berezko Garbiketa Zerbitzua
  • Banako 21 gela komunarekin
  • 27 gela bikoitz komunarekin
  • Ohe artikulatuak
  • Lehiate zabalak eta argitasun handia instalazio guztietan.

Taldea

 

  • Talde teknikoa
    • Koordinatzailea
    • Medikua
    • Erizaintza
    • Geriatria laguntzaileak
    • Terapia okupazionala
    • Animatzaile soziokulturala
    • Fisioterapeuta
    • Sukaldea
    • Garbiketa
  • Talde gehigarria
    • Mantentze-lanak
    • Ileapaindegia
    • Podologoa

Zerbitzuak

  • Arreta eta ongizate zerbitzuak
    • Mediku arreta
      • Kontsulta medikua eta tratamenduak
      • Txostenak
      • Ospitale deribazioak
      • Eguneroko jarraipena
    • Erizaintza arreta
      • Eguneroko jarraipena
      • Osasun prebentzio eta sustapena
      • Osasun heziketa
      • Zaintza leungarriak
    • Zuzendaritza
      • Koordinazioa
      • Tramite instituzionalak 
      • Harrera zerbitzua
      • Familia orientazioa
    • Nutrizionista
      • Nutrizio kontrola
      • Dieta bereiziak
    • Terapia Okupazional eta Animadore soziokulturala
      • Taldeko geriatria gimnasia
      • Aisia tailerrak
      • Psikoestimulazio ekintzak, musikoterpia, eskulanak, etab.
      • Irterrak, txangoak eta ekintzak.
      • Memoria ospakizun eta ekitaldiak eta estimulazio kognitiboa
    • Fisioterapeuta:
      • Errehabilitazioa
      • Fisioterapia tratamendu bereizia.
  • Zerbitzu gehigarriak
    • Ileapaindegia
    • Podologia
  • Familliarentzat zerbitzuak
    • Bisita gelak
    • Ospakizun berezietan partehartzea
    • Familia arreta zerbitzua
    • Aldizkako egoiliar balorazio txostenak
    • Aldizkako komunikazioak

 

Non gaude

/gsr/usuariosftp/conexion/imagenes534a.png
11
42.422661
-2.081142
Mapa ikusi

Centro Parroquial kalea,20 - 31580 Lodosa (Nafarroa)

Tel.: 948 693 566

Harremanetarako

 
* ikurra duten eremuak beharrezkoak dira.

Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.