San Jose de Calasanz Eguneko Zentroa Errioxako Gobernuarena da eta Logroñon dago. Zentroak 55 lagunentzako tokia dauka.
2013ko urtarrilean hartu zuen bere gain GSRk Zentro honen kudeaketa. Bertan, Alzheimerra edo dementziaren bat diagnostikatuta duten erabiltzaileak daude gehien bat.
Zentroak bi solairu dauzka. Beheko solairuak 31 erabiltzailerentzako tokia dauka eta goiko solairuak 24 toki, eta erabiltzaileak beren maila kognitiboaren arabera banatzen dira.
Terapia-aretoak, telebista-aretoa, jangelak, bainugela egokituak eta bainugela geriatrikoak elementu komunak dira. Beheko solairuan, harrera-mahaia, bulego-eremua (terapeuta okupazionalak, gizarte-langilea, etab.), gimnasioa, eserlekudun barruko patioa eta urgonetak gordetzeko patioa daude, eta goiko solairuan, berriz, ileapaindegia.
Horrez gain, zuzeneko eskulaneko langileak (erizaintzako laguntzaileak) ditugu, baita honako zerbitzu hauek ere: Zerbitzu medikoa eta erizaintzakoa, fisioterapiakoa, terapia okupazionalekoa, gizarte-lan eta psikologikoa, garbiketakoa, ile-apaindegikoa eta podologikoa. Hori guztia erabiltzaileen ahalik eta garapen handiena lortzeko, baita senideei laguntza emateko ere, erabiltzaileak beren etxean egon dadin erraztuta.
Bi urte inguru daramatzat zentrora etortzen eta oso pozik nago. Hasieran, nik ez nuen etortzerik nahi etxetik irtetzea gustoko ez dudalako. Ez nintzen oinez ibiltzen, egun osoa gurpildun aulkiarekin. Nere alabak lan egiten duenez eta etxean bakarrik egonik hainbat aldiz erori nintzenez, zentrora etortzeko proposatu zidaten.
Lehenengo 3 hilabeteak oso gogorrak izan zirela gogoratzen dut. Baina ekintzetan parte hartzen hasi nintzenetik zoriontsuago sentitzen naiz eta ostiraletan ez etortzeak pena ematen dit.
Carmen Pujadas, San José de Calasanz Zentroko erabiltzailea.
Calle San Jose de Calasanz,3 bajo 26004 (La Rioja)
Tel.: 941 27 26 40
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza