Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

 

Segura

San Joan Egoitza

Segura

Zentroa

Egoitza Karitateko Ahizpen Ordenako lekaimeek zuzendutako Ongizate Etxea eta ikastetxea izan zen 1980ra arte. Gaur egun, zeharo eraberrituta dago, eta Segurako San Joan egoitza da, GSRk 2005etik kudeatzen duena.

37 profesinalek osatutako lantaldeak egunero artatzen ditu egoitzak dituen 52 lekuak. Horietako 45 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak dira, eta 7 pribatuak. 24 leku ditu eguneko egonaldira bideratuak.

Mendekotasun eta mendekotasun handia dituzten herriko eta inguruko erabiltzaileek alaitzen dute ibarreko bista ederrak erakusten dituen eta herriko plazatik metro gutxira aurkitzen den etxe zaharra. Gertutasun horrek asko laguntzen du egoiliarrak herritarren artean integra daitezen. Horrez gain, boluntarioen laguntza aparta dute, Seguratik eta inguruko herrixketatik etortzen direnak.

Horrek guztiak, zentroko berariazko ekintzekin batera, familiarteko giro gozoa ematen dio egoitzari. Bertako bizilagunek, euren senideek eta langileek ere asko eskertzen dute hori.

 

Berriak

04/03/2017

Zorionak Lucia

Segurako Lucia Imaz egoiliarrak 104 urte bete zituen martxoaren 3an. Urtebetetzea ospatzeko, merienda berezia prestatu genuen egoitzan, bere senide, egoiliar, egoitzako langile eta udaletxeko ...
01/03/2017

Inauteriak Segurako egoitzan

Segurako egoitzan inauteriak txokolatada batekin ospatu ditugu. Aurreko egunetan apaingarriak eta mozorroak prestatzen eman genituen. Egoiliarrek kaskainetak eraiki zituzten eskulan tailerrean. ...

Bizipenak

Duela 6 urte egoitzan bizi naiz. Erosketa larri baten ondoren etorri nintzen Baserrian bakarrik ez nintzelako moldatzen. Ilobek egoitzara etortzeko proposatu zidaten. "jakinez gero askoz leheneago emango nuke pausoa". 

Zerbait behar izan dudan bakoitzean beti izan dut erantzuna edo konponbidea. Oso maitatua sentitzen naiz langile guztien aldetik. Banakako logela polit batean nago. Beraz, nahi dudan intimitatea dut eta ez dut inori azalpenak eman beharrik.

Ez zait ezertxo ere falta, jatetxe batean baino hobe jaten dut. Neguan Kalefakzioa altu dago eta ondo sentitzen ez naizen egunetan medikuak eta erizainak begiratzen naute eta egunero prestatzen laguntzen naute.

Egoitza herri erdialdean dago eta nahi dudanetan dendara edo herriko plazara ateratzen naiz. "Libre sentitzen naiz"

 

Matilde Gereñu ,  San Joan y la Magdalena egoitzan erabiltzailea.

Instalazioak

  • 15 banako gelak
  • 18 gela bikoitz komunarekin
  • Zelaia beheko solairuan
  • 3 Terraza eguzki oihalarekin
  • Lehiate zabalak argitasun handiarekin
  • Kapera
  • Parkinga
  • Gimnasioa eta errehabilitazio gela
  • Telebista gelak
  • Bisita gelak
  • Botika kutxa
  • Berezko sukalde zerbitzua
  • Ohe elektriko artikulatuak
  • Kafe makina

Taldea

  • Equipo teknikoa
    • Zuzendaria
    • Medikua
    • Erizaintza
    • Gizarte langilea
    • Fisioterapeuta
    • Psikologo
    • Animatzaile soziokultural
    • Gainbegirailea
    • Geriatria laguntzaileak
    • Podologoa
  • Ekipo gehigarria
    • Mantentze-lanetarako teknikaria
    • Garbiketa langileak
    • Garbitegi langileak
    • Sukaldariak
    • Ile-apaintzailea

 

Zerbitzuak

  • Arreta eta ongizate zerbitzuak
    • Mediku Arreta
      • Ebaluazio eta balorazio medikua 
      • Kontsultategi medikua eta tratamenduak
      • Osasun txostenak
      • Ospital deribazioak
    • Erizaintza
      • Gaixotasun Kronikoen jarraipena
      • Osasun eta autonomiaren sustapena
      • Zaintza leungarria
    • Arreta psikologikoa
      • Ebaluazio eta balorazio kognitibo, emozional, konduktuak eta funtzionala.
      • Banakako/taldeko laguntza psikologikoa erabiltzaileari edota familiari. 
      • Terapia ez farmakologikoak/terapia alternatiboak
      • Estimulazio kognitiboa
    • Fisioterapia
      • Banakako eta taldeko errehabilitazioa.
      • Fisioterapia traumatologikoa.
    • Gizarte langilea
      • Ebaluazio eta balorazio soziala
      • Erabiltzaileekin: entzute, aholkularitza, informazioa, beharren antzematea...
      • Familia eta senideekin: aholkularitza, informazioa, kexen ebazpena, iradokizunak, familien giza baliabideen bilaketan aholkularitza eta laguntza.
      • Koordinazioa eta bideratze instituzionalak
    • Nutrizionista
      • Nutrizio egoeraren balorazioa
      • Dieta pertsonalizatuak
    • Animatzaile sozio-kulturala
      • estimulazio psikosozial programa
      • Irteerak, txangoak eta ekintzak
      • Ospakizun eta ekitaldiak
    • Farmazia
      • Medikazioaren prestaketa
      • Interakzio farmakologikoak
    • Diziplina arteko taldea
      • Arreta osoko banakako plana
    • Arreta espirituala
  • Zerbitzu gehigarriak
    • Dentista
    • Ileapaindegia
    • Podologia
    • Egokitutako taxia

Non gaude

/gsr/usuariosftp/conexion/imagenes534a.png
11
43.008648
-2.253986
Mapa ikusi

Nagusia kalea S/N, - 20214 Segura (Gipuzkoa)

Tel.: 943 801 008

Harremanetarako

 
* ikurra duten eremuak beharrezkoak dira.

Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.