Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop
1
14

 

Zegamako balio anitzeko Zentroa

Zegamako balio anitzeko Zentroa

Zentroa

GSR. S.Coop.-ek 2004tik kudeatzen du Zegaman balio anitzeko zentroa. Eguneko zentroa, tutoretzapeko Etxebizitza eta etxeko laguntza eskaintzen ditu.

Etxeko laguntza izan ezik, zerbitzua mankomunatua da eta Zegamako, Zeraingo, Mutiloko eta Segurako pertsonak artatzen ditu.

Eguneko Zentroak 10 leku eskaintzen ditu, horietako 8 kontzertatuak dira. Zentroak astelehenetik ostiralera zabaltzen dizkie ateak, 10:00etatik 18:00etara, mendekotasuna eta mendekotasun handia duten pertsonei. Egokitutako garraioa du eta zerbitzua zentroaren ordutegitik kanpo eskaintzen da.

Zegamako Erretiratuaren Etxe ondoan dago, baita anbulatorioaren alboan ere, eta horrek asko laguntzen du zenbait zerbitzu emateko orduan, esaterako, sendagilearen eta erizainaren arreta.

Etxeko laguntza jasotzeko, Zegaman erroldatuta egon behar da. Oinarrizko gizarte zerbitzuek balorazioa eta izapidetzea egin ondoren, GSRk hartzailearen ingurune sozialaren balorazioa egiten du, hura artatuko duen langilearen profila definitzeko, prestakuntza-behar anitzak egon baitatezke.

Arreta pertsonala, laguntza teknikoen erabilera,estimulazioa, garbiketa, medikazioaren kudeaktea...

Tutoretzapeko Etxebizitzek autonomiadun pertsonentzako lau toki dituzte. Eguneko Zentroa bezala Zegamako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik izapidetzen  eta koordinatzen dira. Zerbitzuan trebaturiko langileak ere aritzen dira, etxeko garbiketan, medikazioaren kudeaketan eta elikaduran laguntzeko. Etxebizitzak catering-zerbitzua dauka otorduetarako.

Noticias

30/10/2017

Ekintzak Erretiratuen Etxearekin batera

Duela hilabete batzuk hasi ginen hainbat ekintza antolatzen Zegamako Erretiratuen Etxearekin batera. Bingoa, liburuen irakurketa, ogia egitea... Oraingoan sukalde tailerra antolatu dugu eta ...
13/12/2016

San Nikolas Eguna

Abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da. Batez ere haurrei zuzendutako jaia da non ohitura den abestea gozokiak lortzeko. Hori dela eta, bezperan, Zegamako Aitzgorri Ikastolako haurren bisita ...

Bizipenak

Neskak ezin dira izan hobeak. Nola zaintzen gaituzte! Egunero bizipenak elkarbanatzen ditudan kideak ere. Zentro txikia izatean familia bat bezala gara.

Ni azarotik etortzen naiz, baina denbora gehiago pasa izan balitz bezala sentitzen naiz. Denok oso ondo hartu ninduten. Anbulategia ondoan dugu eta egunero erizainek hankan dudan zauriaren sendaketa egiten didate. Lehen egun askotan ez nintzen etortzen sendaketa egitera, eguraldi txarrarekin beldurra ematen zidan kaletik bakarrik ibiltzeak eta alferkeriagatik.

Jakinez gero askoz lehenago animatuko nintzatekeen baina batzuetan ergelak gara eta kaleko jendeak esandakoari kasu gehiegi egiten diogu. Orain nik esaten diet oker daudela eta eguneko zentroan eguna pasatzea azkena urteetan pasatutako onena dela.

Clarita, Zegamako Eguneko Zentroko erabiltzailea.

Instalazioak

  • Ekintza gela
  • Jangela
  • Atseden gela telebistarekin eta besaulki etzangarriekin
  • Komun geriatrikoak

Taldea

 

  • Talde teknikoa
    • Koordinatzailea
    • Gizarte langilea
    • Mediko eta erizaina (osakidetza)
    • Geriatria laguntzaileak
    • Animadore soziokulturala
    • Podologoa
  • Talde gehigarria
    • Mantenu teknikoa
    • Garbiketa eta garbitoki langileak
    • Ile-apaintzailea

Zerbitzuak

  • Arreta eta ongizate zerbitzuak
    • Erizaintza arreta (osakidetza)
      • Gaixotasun kronikoen jarraipena
      • Medikazioaren jarraipena.
    • Egokitutako Garraio zerbitzua
      • Jaso eta utzi etxeko atarian
    • Bazkari zerbitzua
      • Bazkari eta askaria
      • Bereizitako menuak (Menús individualizados (hipertentsiboak, diabetikoak, túrmix….)
    • Gizarte langilea
      • Erabiltzaileekin: Entzutea, aholkularitza, informazioa, beharren hautematea...
      • Familiarekin:  arreta aholkularitzan, informazioa, kexen ebazpena, iradokizunak, giza baliabideen bilaketan aholkularitza eta familiei laguntza
    • Animadore sozio-kulturala
      • Irteerak, txangoak eta ekintzak
      • Ospakizun eta ekitaldiak
      • Banakako Terapia kognitiboa
    • Disziplina arteko taldea
      • Arreta Plan Bereizia
    • Arreta espirituala
      • Hilabetean behin zentrora bisita
  • Zerbitzu gehigarriak
    • Ileapaindegia
    • Podologia

Non gaude

/gsr/usuariosftp/conexion/imagenes527a.png
11
42.975273
-2.290033
Mapa ikusi

Olaran kalea, 2 - 20215 Zegama (Gipuzkoa)

Tel.: 943 801 610

Harremanetarako

 
* ikurra duten eremuak beharrezkoak dira.

Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.