GSR. S.Coop.-ek 2004tik kudeatzen du Zegaman balio anitzeko zentroa. Eguneko zentroa, tutoretzapeko Etxebizitza eta etxeko laguntza eskaintzen ditu.
Etxeko laguntza izan ezik, zerbitzua mankomunatua da eta Zegamako, Zeraingo, Mutiloko eta Segurako pertsonak artatzen ditu.
Eguneko Zentroak 10 leku eskaintzen ditu, horietako 8 kontzertatuak dira. Zentroak astelehenetik ostiralera zabaltzen dizkie ateak, 10:00etatik 18:00etara, mendekotasuna eta mendekotasun handia duten pertsonei. Egokitutako garraioa du eta zerbitzua zentroaren ordutegitik kanpo eskaintzen da.
Zegamako Erretiratuaren Etxe ondoan dago, baita anbulatorioaren alboan ere, eta horrek asko laguntzen du zenbait zerbitzu emateko orduan, esaterako, sendagilearen eta erizainaren arreta.
Etxeko laguntza jasotzeko, Zegaman erroldatuta egon behar da. Oinarrizko gizarte zerbitzuek balorazioa eta izapidetzea egin ondoren, GSRk hartzailearen ingurune sozialaren balorazioa egiten du, hura artatuko duen langilearen profila definitzeko, prestakuntza-behar anitzak egon baitatezke.
Arreta pertsonala, laguntza teknikoen erabilera,estimulazioa, garbiketa, medikazioaren kudeaktea...
Tutoretzapeko Etxebizitzek autonomiadun pertsonentzako lau toki dituzte. Eguneko Zentroa bezala Zegamako Udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik izapidetzen eta koordinatzen dira. Zerbitzuan trebaturiko langileak ere aritzen dira, etxeko garbiketan, medikazioaren kudeaketan eta elikaduran laguntzeko. Etxebizitzak catering-zerbitzua dauka otorduetarako.
Neskak ezin dira izan hobeak. Nola zaintzen gaituzte! Egunero bizipenak elkarbanatzen ditudan kideak ere. Zentro txikia izatean familia bat bezala gara.
Ni azarotik etortzen naiz, baina denbora gehiago pasa izan balitz bezala sentitzen naiz. Denok oso ondo hartu ninduten. Anbulategia ondoan dugu eta egunero erizainek hankan dudan zauriaren sendaketa egiten didate. Lehen egun askotan ez nintzen etortzen sendaketa egitera, eguraldi txarrarekin beldurra ematen zidan kaletik bakarrik ibiltzeak eta alferkeriagatik.
Jakinez gero askoz lehenago animatuko nintzatekeen baina batzuetan ergelak gara eta kaleko jendeak esandakoari kasu gehiegi egiten diogu. Orain nik esaten diet oker daudela eta eguneko zentroan eguna pasatzea azkena urteetan pasatutako onena dela.
Clarita, Zegamako Eguneko Zentroko erabiltzailea.
Olaran kalea, 2 - 20215 Zegama (Gipuzkoa)
Tel.: 943 801 610
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logrońoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logrońoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza