Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Aurkezpena

GSR Gestión de Servicios Residenciales S.Coop, MONDRAGONek bultzatutako eta bere bizitzan zehar asko hazi den enpresa egitasmo bat da, Estatu osoko adineko pertsonei artapen sozio-sanitarioko zerbitzu guztiak eskaini eta kudeatzeko sortua.

GSR Kooperatiba Elkarte izaerarekin eratu da. Beraz, langileak eurak dira jabeak, protagonistak eta onuradunak. 

Gaur egun GSR-k, 700 lagunek baino gehiago osatutako lan talde bat dauka baita 19 egoitza, 12 eguneko zentro eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak ere.

Gehiago irakurri...

Hamarkada bat azkar pasatzen da, oso azkar, baina hamar urte hauetan egidako ibilbideari erreparo egiten badiogu laster konturatuko gara, oztopoak-oztopo, ilusioz egindako lan guztiari esker emaitza oparoak izan ditugula. Gure lanaren oinarri betiere konpromisoa, eskuzabaltasuna, apaltasuna, begirunea, taldea osatzen dugunon artean konfiantza eta artapena egiterakoan kalitatean hobekuntzak sustatzen egindako ahalegina izan dira.

Gure egiteko modua zuzentzen garen horien guztien beharrak asetzeari begira bideratutakoa izan da hasiera-hasieratik: erabiltzaileak diren adin nagusikoei begirakoa, bizitza kalitate duina izateko ongizate eta artapen hobea izateko eskubide osoa baitute.; euren senitartekoei begirakoa, gertukoak gustura senti daitezen gugan ezarritako konfiantza deta eta; instituzioei begirakoa, esleitzen zaigun diru publikoa ahalik eta hobekien kudeatuz zerbitzu onena emango dugulakoan gugan ezarritako konfiantza tarteko; eta ezin inolaz ere ahaztu gure hornitzaile eta babesleei begirakoa, gure exijentzien araberako kalitatezko zerbitzua eskaintzeagatik. Eta nola ez, gizartea ere hor dugu, GSRn pertsonei zerbitzua emateko bokazioa dugunik inork zalantzarik izan ez dezan eta hori lortzeko lanean eta etengabeko berrikuntza ari garela jakiteko. Horiei guztiei gure eskerrik onena eman nahi digeu.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.