GSR, GESTIÓN SERVICIOS RESIDENCIALES, adineko pertsonei zuzendutako zerbitzu sozio-sanitariok kudeatzeko sozietate-oinarria duen enpresa egitasmo bat da, "Mondragon Corporacion Cooperativa" taldearen inguruan sortua; hortaz, korporazio horren bilakaeran laguntzen du, eta Elkarlana, Partaidetza, Gizarte Erantzukizuna eta Berrikuntza gisako balioak bere egiten ditu.
Pertsona azken xedetzat hartuta, gure funtsezko misioa da arreta behar duten adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea, eta horretarako behar dituzten baliabideen sustapena eta kudeaketa garatuko ditugu.
GSRn erakundean inplikatutako pertsona ororen asebetezea daukagu helburu nagusitzat, eta horretarako zera egiten dugu:
Aurreko guztia lortzeko, lan iraunkorra burutzen dugu ezagutza, etengabeko hobekuntza, berrikuntza eta eraginkortasuna egokiro kudeatzeko, enpresa bikaintasunerako berezko eta partekatutako eredu batean oinarrituta, horrek guztiak eragin dezan Egitasmoaren etengabeko garapena bermatuko duten emaitzak lortzea.
Adinez nagusi direnei arreta zerbitzua ematerako orduan, enpresa aitzindaria sortuko dugu, pertsonarekiko inplikazioan oinarritutako berezko lan egiteko moduagatik ezaguna izango dena.
Gure erakundearen oinarrizko balioak honako hauek dira:
Eskuzabaltasuna: Zinez uste dugu nor bere buruarekin eta egindako lanarekin asebetetzeko eskuzabaltasunez lan egin behar dugula, eta hori honako hauetatik abiarazi behar da:
Apaltasuna: GSR-ren egitasmoren ezaugarri nagusietarikoa da murgiltzen den arloko konplexutasuna, eremu sozio-sanitarioak dauzkan baldintzengatik, adinekoentzako laguntzak dituen beharrengatik edota pertsonek zerbitzuak emateko eskaini behar duten parte hartze trinkoagatik.
Horregatik ulertzen dugu jarduera aurrera eramateko gidak apaltasuna izan behar duela, honako hauetan agerrarazita.
· Pertsonengan, aitortzaren eta egiazkotasunaren bidez;
· Erakundean, sinpletasuna eta malgutasuna sustatzen
· Egitasmoaren kudeaketan, eraginkorrak izanda eta balioa emanez.
Begirunea: Pertsona hartzen dugu xedetzat eta horregatik geure egiten dugu begirunezko jokabide etiko bat garatzeko konpromisoa.
· Pertsonekiko zein horien duintasunaren alde;
· Erakundearekiko, konpromisoak hartzen;
· Egitasmoarekiko, gure gizarte erantzukizuna errealitate bihurtzeko.
Balio hauek hartu behar dira GSR enpresak bultzatzen duen pertsonenganako konfiantzaren gako bateragarritzat.
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza