Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop
1
14

Legazpia

Santikutz Egoitza

Legazpia

Zentroa

Santikutz adineko pertsonentzako zentroa Legazpin dago, bertara iristeko eremu oso erraz batean. Herriko erdigunetik 200 metro ingurura dago, eta parkeetatik, eskoletatik eta dendetatik hurbil, legazpiarren eguneroko bizitzaren barruan.

Zentroaren kokapena egokia dela eta, oso ondo komunikatuta dago inguruko herriekin (autobus-zerbitzua eta trena), eta horrek senideen zein paseatzera joaten diren erabiltzaileen joan-etorria errazten du.

Gure egoitzak 75 toki dauzka Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak, eta horietako 9 Unitate psicogeriatrikoari dagozkio. 

Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.

 

Berriak

18/05/2018

Irakurketa partekatua

Maiatzak 11an Legazpiko Garaguneak eta Udalak herriko beste elkarte, erakunde eta ikastetxe batzuekin batera antolatutako irakurketa partekatuan parte hartu genuen. Gure amona talde batek puntozko ...
07/05/2018

Santikutz jaiak

Astelehenean, apirilak 30,  Santikutz jaiei hasiera emateko gure pregoia irakurri genuen egoitzan eta eguerdian buru haundi eta erraldoiak ikustera atera ginen. Egoiliarrek asko gozatu zuten ...

Bizipenak

Nere izena Emilia da, 74 urte ditut eta urte bat baino gutxiago daramat egoitzan. Egoitza ezagutzen nuen nire senarra bertan egon zelako.  Alargun geratu nintzen eta nik erabaki nuen egoitzan sartzea nere senarrari emandako arreta gustatu zitzaidalako eta profesional taldea gertukoa eta atsegina delako. Oso maitatua sentitzen naiz.

Egoitza oso ondo kokatuta dago eta nere etxetik hurbil dagoenez nahi bezain bestetan joan ahal naiz.

Nere bizipena egoitza honetan oso positiboa izaten ari da, lagun berriak egin ditut eta entretenigarriak diren zaletasun berriak eskuratu ditut. Etxean bezala sentitzen naiz, hemen zoriontsu naiz!

Emilia,  Santikutz egoitzan erabiltzailea.

 

Instalazioak

  • 3 igogailu
  • 2 zelai beheko solairuan
  • zelai bat lehenengo solairuan
  • Terraza zabala lehenengo solairuan
  • Parking pribatua
  • Klimatizazio sistema osoa (hotza/beroa)
  • Gimnasio eta errehabilitazio gela
  • Terapia okupazional gela
  • Gizarte langile gela
  • Bilera gela
  • mediku bulegoa eta osaketa gela
  • Podologia gela
  • Ileapaindegia
  • Kapera
  • Egon gela eta telebista bi solairuetan
  • Aisia guneak familia eta erabiltzaileentzat
  • Berezko sukalde zerbitzua
  • Berezko Garbitegi zerbitzua
  • Berezko Garbiketa zerbitzua
  • 29 gela bikoitz
  • Banako 17 gela
  • Elikadura Sistema Bereizia
  • Sortzaile elektrikoa
  • Alarma sistema
  • 75 ohe elektriko aktikulatuak
  • lehiate zabalak eta argitasun handia instalazio guztietan

Taldea

 

  • Talde teknikoa
    • Medikua
    • Erizaintza
    • Geriatria laguntzaileak
    • Psikologoa
    • Podologoa
    • Gizarte langilea
    • Terapeuta okupazionala
    • Fisioterapeuta
    • Sukaldea
    • Garbitegia
    • Garbiketa
  • Talde gehigarria
    • Mantentze-lanak
    • Ileapaindegia

Zerbitzuak

  • Arreta eta ongizate zerbitzuak
    • Mediku arreta
      • Kontsulta medikoa eta tratamenduak
      • Txostenak
      • Ospitale deribazioak
    • Erizaintza arreta
      • Gaixotasun kronikoen jarraipena
      • Osasun Prebentzio eta sustapena
      • Osasun heziketa
      • Zaintza leungarriak
    • Arreta psikologikoa
      • Terapia ez farmakologikoak/terapia alternatiboak
      • Estimulazio kognitiboa
      • Memoria Tailerrak
    • Gizarte langilea
      • Harrera zerbitzua
      • Familia orientazioa
      • Taldeko gizarte lana
      • Koordinazioa eta instituzio tramiteak
    • Nutrizionista
      • Nutrizio kontrola
      • Dieta pertsonalizatua
    • Terapia Okupazionala
      • Aisia talerrak
      • Psikoestimulazio ekintzak, musikoterapia, eskulanak... 
      • Irteerak, txangoak eta ekintzak.
      • Memoria ospakizun eta ekitaldiak eta estimulazio kognitiboa
    • Fisioterapeuta: taldeko gimnasia eta banakako errehabilitazioa
  • Zerbitzu gehigarriak
    • Ortopedia eta laguntza teknikoak
    • Ileapaindegia
    • Podologia
  • Senideentzat Zerbitzuak
    • Bisita gelak
    • Ospakizun berezietan parte hartzea
    • Familiaren arreta zerbitzua
    • Erabiltzaileen aldizkako balorazio txostenak
    • Aldizkako komunikazioak

 

Non gaude

/gsr/usuariosftp/conexion/imagenes534a.png
11
43.055162
-1.9453205
Mapa ikusi

Santikutz kalea, 9 - 20230 Legazpi (Gipuzkoa)

Tel.: 943 730 071

Harremanetarako

* ikurra duten eremuak beharrezkoak dira.

Bai, irakurri dut eta onartzen ditut pribatutasun politika eta ohar legala.

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.