Otxandioko Egoitza adineko pertsonentzako zentroa da eta Otxandioon dago, bertara iristeko eremu oso erraz batean. Herriko erdigunean dagoenez, parkeak, eskola, udal-igerilekuak eta dendak gertu ditu, baita enparantzak eta kafetegiak ere, eta herritarren eguneroko bizimoduaren barruan dago.
Egoitza oso ondo komunikatuta dago, izan ere, autobus-konbinazioa orduro daukagu Bizkaiko zein Arabako hiriburuetara joateko, eta horrek senideen eta paseatzera joaten diren erabiltzaileen joan-etorria errazten du. Zentroa autobus-geltokitik 50 metrotara dago.
Gure egoitzak 20 toki dauzka; horietako 14 Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutakoak eta 6 pribatuak. Gainera, eguneko egonaldi-zerbitzua, aldi baterako egonaldiak, asteburuko egonaldiak, ospitalean egon osteko egonaldiak eta beste eskaintzen ditugu.
Profesional-talde handia daukagu, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Nire izena Antonio da, 77 urte ditut eta 3 urte daramatzat egoitzan bizitzen. Egoitza honetara etorri baino lehen Zamudioko egoitzan nengoen plaza pribatuarekin. Otxandioko egoitzara Bizkaiako Foru Aldundiak bidali ninduen, ez nuen egoitza ezagutzen. Oso pozik nago hemen. Tratua oso familiarra da eta oso gustora sentiarazten naute.
Egoitza honetatik hiru gauza garrantzitsu nabarmendu nahi nituzke: Alde batetik, langileak. Gauza onak besterik ezin ditut esan. Oso atseginak eta estimatuak dira eta etxean bezala sentiarazten gaituzte. Beste alde batetik, janariak nabarmenduko nituzke, oso onak dira eta azkenik garbitegia oso ondo funtzionatzen du. Gainera beste egoitzako esperientzia dut eta ezin dezaket modu berdinean hitz egin. Eskerrak eman nahi diet egoitzako langileei oso maitatua sentitzen naizelako. Etxean bezala.
Antonio Alaña Pinedo, residente en Otxandioko Egoitza.
Ospitale Kalea, 8 48210 - Otxandio(Bizkaia)
Tel.: 945 461 403
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza