Egoitza Karitateko Ahizpen Ordenako lekaimeek zuzendutako Ongizate Etxea eta ikastetxea izan zen 1980ra arte. Gaur egun, zeharo eraberrituta dago, eta Segurako San Joan egoitza da, GSRk 2005etik kudeatzen duena.
37 profesinalek osatutako lantaldeak egunero artatzen ditu egoitzak dituen 52 lekuak. Horietako 45 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak dira, eta 7 pribatuak. 24 leku ditu eguneko egonaldira bideratuak.
Mendekotasun eta mendekotasun handia dituzten herriko eta inguruko erabiltzaileek alaitzen dute ibarreko bista ederrak erakusten dituen eta herriko plazatik metro gutxira aurkitzen den etxe zaharra. Gertutasun horrek asko laguntzen du egoiliarrak herritarren artean integra daitezen. Horrez gain, boluntarioen laguntza aparta dute, Seguratik eta inguruko herrixketatik etortzen direnak.
Horrek guztiak, zentroko berariazko ekintzekin batera, familiarteko giro gozoa ematen dio egoitzari. Bertako bizilagunek, euren senideek eta langileek ere asko eskertzen dute hori.
Duela 6 urte egoitzan bizi naiz. Erosketa larri baten ondoren etorri nintzen Baserrian bakarrik ez nintzelako moldatzen. Ilobek egoitzara etortzeko proposatu zidaten. "jakinez gero askoz leheneago emango nuke pausoa".
Zerbait behar izan dudan bakoitzean beti izan dut erantzuna edo konponbidea. Oso maitatua sentitzen naiz langile guztien aldetik. Banakako logela polit batean nago. Beraz, nahi dudan intimitatea dut eta ez dut inori azalpenak eman beharrik.
Ez zait ezertxo ere falta, jatetxe batean baino hobe jaten dut. Neguan Kalefakzioa altu dago eta ondo sentitzen ez naizen egunetan medikuak eta erizainak begiratzen naute eta egunero prestatzen laguntzen naute.
Egoitza herri erdialdean dago eta nahi dudanetan dendara edo herriko plazara ateratzen naiz. "Libre sentitzen naiz"
Matilde Gereñu , San Joan y la Magdalena egoitzan erabiltzailea.
Nagusia kalea S/N, - 20214 Segura (Gipuzkoa)
Tel.: 943 801 008
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza