GSR Debagoiena adineko pertsonentzako egoitza Aretxabaletan dago; ondorioz, Debagoiena eskualdeko adineko pertsonen arreta-eta zaintza- beharrak arta daitezke.
Bertara iristeko eremu oso errazean dago, autobiderako irteeratik 2 Km-ra eta herriko erdigunetik 100 metro ingurura, hala nola parkeetatik, eskoletatik, dendetatik, enparantzetatik eta kafetegietatik hurbil, herritarren eguneroko bizimoduaren baitan.
Oso ondo komunikatuta dago inguruko herriekin (maiztasun handiko hiribus-zerbitzua) eta horrek senideen joan-etorria eta erabiltzaileek inguruko udalerrietarako irteerak, txangoak, paseoak eta abarrak egitea errazten du.
Egoitzak 170 toki dauzka eta horietatik 109 GIpuzkoako Foru Aldundiarekin itundutakoak dira, eta itundutako tokietatik 30 Unitate Psikogeriatrikoari dagozkio.
Profesional-talde handia dauka, pertsonarengan ardazturiko arreta-ereduari jarraiki etengabeko hobekuntzaren alde lan egiten duena, erabiltzaile bakoitzaren ohiturak eta interesak errespetatuta. Gure profesional-taldeak amultsutasun, profesionaltasun, konpromiso eta erantzukizun handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen du.
Egoitzara iritsi nintzenean, aurreko urteko martxoan, ezin nintzen zutirik mnatendu. Ohera edo gurpil aulkira pasatzeko grua behar nuen.Hilabete eta erdi errehabilitazioa egin nuen Arrasateko Ospitalean. Ospitaleko alta jasotakoan egoitzan arratsaldero errehabilitazioa egiten jarraitu nuen.Astean bi egun logopedara joaten hasi nntzen.
Poliki poliki hobetzen joan naiz eta orain zutik ipini naiteke eta pasiloko barran helduta pausu batzuk emateko gai naiz.
Gainera eskumako eskuarekin bultzatu dezakedan gurpil aulki bat utzi didate eta pasiloetatik paseatzen naiz. Nire garaiko abestiak abesten paseatzea gustoko dut.
Geriatria laguntzaile gehinekin ondo eramaten naiz eta denbora librean hitzegiteko lagun talde bat dut.
Lausita, 30 - 20.550 Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 772 088
Polo Garaia, Goiru kalea 1- B eraikuntza-2. solairua
(20.500) - Arrasate-Mondragón
Telefonoa: 943 71 21 64
Email: gsr@gsr.coop
Datuak babesteko ordezkariaPribatutasun Politika Informazio legala Cookiak Harremanetako
3.adinekoen egoitzak Segurako 3.adinekoen egoitza Legazpiko 3.adinekoen egoitza Otxandioko 3.adinekoen egoitza Bernedoko 3.adinekoen egoitza Orozkoko 3.adinekoen egoitza Markinako 3.adinekoen egoitza Aretxabaletako 3.adinekoen egoitza Logroñoko Montesclaros 3.adinekoen egoitza Irungo 3.adinekoen egoitza Mendabiako 3.adinekoen egoitza Andosillako 3.adinekoen egoitza Lodosako 3.adinekoen egoitza Gamako 3.adinekoen egoitza Donostiako La Paz 3.adinekoen egoitza Bilboko 3.adinekoen egoitza Sopuertako 3.adinekoen egoitza Munitibarko 3.adinekoen egoitza Turtziozko 3.adinekoen egoitza Mundakako 3.adinekoen egoitza
Eguneko Zentroak Usurbilgo eguneko zentroa Irungo eguneko zentroa Zegamako eguneko zentroa Segurako eguneko zentroa Markinako eguneko zentroa Laguardiako eguneko zentroa Kanpezuko eguneko zentroa Logroñoko eguneko zentroa Mendabiako eguneko zentroa Andosillako eguneko zentroa Lodosako eguneko zentroa Donostiako eguneko zentroa
Etxez etxeko Laguntza Etxez Etxeko Laguntza Zegaman
Komunitate Etxebizitzak Laguardiako Komunitate Etxebizitza Kanpezuko Komunitate Etxebizitza