Galderarik baduzu deitu hona 943 77 20 88
Gestión Servicios Residencialeswww.gsr.coop

Belaunaldien arteko programa

Martxoaren 6an, hirugarren aldiz elkartu ginen Arizmendi Ikastolako, Basabeazpi guneko, 5 urteko haurrekin. Belaunaldien arteko programa dela eta, gure egoitzara etorri ziren. Kartekin, bingora jolastu genuen eta primeran ibili ginen guztiok. Giro berezia sortzen da, nagusiak haurrekin elkartzen direnean. Hurrengoan, gu beraien ikastolara joango gara.