Pertsonarengan Ardazturiko Arreta
Pertsonarengan Oinarritutako Arretaren Dekalogoa
GSR S.Coop.-ek Pertsonarengan Ardazturiko Arreta Ereduaren aldeko apustua egin du berau dagoen Zentro guztietako Arreta Zerbitzu eredu gisa. Hala, Pertsonarengan Ardazturiko Arreta ereduaren printzipio bereizgarriak eguneroko zainketetan eta arretan aplikatzen ditu.
Pertsonarengan Ardazturiko Arretak eragiten duen lan-moldeak Bizi Kalitatea eta Zainketa Indibidualizatuak, Pertsonalizatuak eta Pertsona Zainduen eta euren Familien Eskubideen Integratzaileak hartzen ditu aintzat, eta pertsona horiek beren Bizi Proiektuaren Jabe egiten ditu, edozein izanda ere beraien ahalmena.
Beraz, gakoa da zenbait Jardunbide Egoki oinarri lan egitea, eredu honen aplikazioa arreta-prozesuen eguneroko bilakaeran nabarmentzen baitute.
Aipatu ereduaren garapenak bere egiten ditu, besteak beste, Bioetikaren Printzipioak, egon daitezkeen gatazka etikoei aurre egiteko hausnarketa-gida gisa.
Pertsonarengan Ardazturiko Arreta ereduaren ezarpen-prozesuan, GSR S.Coop-ek Libera Care araua ezartzen du kudetzen dituen zentro guztietan, Lokailurik Gabeko Zentroak izatera iristea helburu, hots, lokailu fisiko eta kimikoen erabilera eza sustatzen eta aplikatzen duten zentroak.