Emakumeen Nazioarteko Eguna

📢 Gaur Emakumearen Eguna da eta GSR-tik ere berdintasun-eskubideak aldarrikatu nahi ditugu.

Hainbat hamarkadatan, emakumeak lekua irabazten ahalegindu dira, batik bat, gizonek kudeatzen duten mundu batean, helburu nagusia berdintasun-baldintzak erdiestea dela, bai gizartean, bai laneko esparruan. Gaurko data, martxoak 8koa, Emakumearen Nazioarteko Eguna, beraz, ez da ahaztekoa. Gure inguruan dauden eta historia aldatzen gogotik parte hartzen duten emakume guztien eskubideak eta lorpenak aldarrikatzeko eta txalotzeko eguna da. Hain zuzen, oraindik ere, soldata-arrakala, genero-indarkeria eta kontziliazio- nahiz erantzunkidetasun-gabeziak ditugu, besteak beste, gizarteak eduki dauzkan lehentasunetako batzuk.

Guztion artean lortuko dugu gizarte duin eta justuago bat eraikitzea! 💪💜

Scroll to Top