GSR EGILUZE Inaugurazioa

Gaur GSR Egiluze (Irun) zentroaren inaugurazioa izan dugu, eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan ditugu, besteak beste, #MarkelOlano (Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun Nagusia) eta #MaitePeña (Gizarte Politikako diputatua).

Egiluze-k desgaitasun eta gaixotasun mentalen zerbitzuak eskainiko ditu, baita kalte zerebrala duten pertsonentzat Eguneko Zentroa ere. Guztira 61 pertsonentzako plazak eskainiko ditu, 21, 25 eta 15 pertsonentzako hurrenez hurren.

Maite Peña: “Irunen desgaitasun eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonentzat zentro berri bat irekitzear gaude. GSR-rekin batera lantzen ari gara proiektua eta lehen erabiltzaileak apirilean hasiko dira iristen. Eguneko zentroa ere izango du kalte zerebrala duten lagunentzat. Aurrera goaz!”

Markel Olano “Apiriletik aurrera Irungo Egiluze zentro berrian biziko diren pertsonek banakako laguntza plana izango dute. Horrelako zentroak ezinbestekoak dira desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonek ahalik eta bizimodu autonomoena izan dezatela bermatzeko.”

Scroll to Top