Inplikazioa pertsonarekin

Kooperatibaren munduak egiten duen ekarpena funtsezkoa da ikuspegi ekonomikoa eta pertsonen protagonismoari egiten zaion aitortza uztartzeko; izan ere, inplikazio horrek bermatzen du kalitatezko zerbitzua, eta horrek izugarrizko eragina du bezero erabiltzaileen, senideen eta parte hartzen duten erakundeen gogobetetzean.

Pertsonekiko eta haien duintasunarekiko errespetua pertsona guztioi dagokigun oinarri bat da, eskubide berberetarako gaitasuna duten eta tresna soil gisa tratatuak ez izateko errespetua merezi duten subjektu bihurtzen gaituena. Giza duintasuna ez da pertsonaren eskubide bat, bere eskubideen oinarria baizik.

Badago “urrezko arau” bat: tratatu besteak haiek zu tratatzea nahiko zenukeen bezala. Giza duintasuna zer den ikasteak esan nahi du ulertzea zein den nire duintasunaren baldintzarik gabeko esperientziaren eta gainerako gizakienaren arteko lotura etiko sakona.

Pertsonaren apaltasunak honako hauek dakartza: pentsamendu harmonia, alaitasuna, umiltasuna, naturaltasuna, zuhurtzia, konfiantza, argitasuna, zuzentasuna, elkarbizitza atsegina, norberaren mugak onartzea, arrarotasunik eza, borondate indartsua eta erakargarri, abegitsu eta lagunartekoa izatea.

Scroll to Top