Misioa, bisioa eta balioak

Misioa

Oinarri sozialeko enpresa proiektu kooperatibo bat gara, MONDRAGON taldekoa. Zerbitzu soziosanitario bikainak eskaintzen ditugu, eta gure helburu nagusia da laguntza beharrak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzea, erakundeekin egindako lankidetza publiko-pribatuen bitartez beharrezko baliabideak sustatuz eta kudeatuz.

Horretarako, enpresa osatzen duten pertsonen elkarrenganako konfiantzan, parte hartzean, aitortzan, garapen pertsonal-profesionalean eta lan osasunean oinarritutako lan ingurunea sustatzen dugu.

Bisioa

Jarduten ari garen ingurune geografikoetan erreferentea izatea:

  • erreferente zerbitzuaren kalitatean eta laguntzarako berrikuntzan,
  • gizarte ingurunea garatzen lagunduz,
  • kudeaketa erronketara egokitutako enpresa kudeatzeko eredu sendo eta bereizi batekin.

Hori guztia proiektu kooperatiboa sendotuz.

Balioak

Hauek dira gure erakundearen funtsezko balioak, denak ere pertsonan oinarritutakoak:

Balio horiek ulertu behar dira apustua egiten dugun pertsonengan dugun konfiantza kohesionatzeko gako gisa.

Eta hori guztia kooperatiba izaerako proiektu sozioenpresarial baten barruan, zeinak bere balioak jartzen baititu oinarrian, lekurik onena izan dadin pertsonen zaintzaren sektorean lan egiteko eta garatzeko.