Nor gara?
GSR, Gestión de Servicios Residenciales S. Coop. Adinekoentzat arreta soziosanitarioko, osasun mentaleko eta desgaitasuneko zerbitzuak ematen eta modu integralean kudeatzen dituen enpresa proiektu bat gara, Mondragonek sustatutakoa. EAE osoan, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian gaude.

Sozietate Kooperatibo bat gara, eta horrek aukera ematen digu langileok jabe, protagonista eta onuradun izan gaitezen.
Gaur egun, 1000 pertsonak baino gehiagok osatzen dugu taldea (medikuak, EUDak, geriatriako laguntzaileak, fisioterapeutak, psikologoak, erizaintzako laguntzaileak, etab.), eta hainbat motatako zentroak ditugu: egoitzak, etxebizitza komunitarioak, eguneko zentroak, etxeko laguntza zerbitzuak, URMTSak eta desgaitasuneko eta osasun mentaleko zentroak.
2003an sortu ginenetik, urte gutxiko historia honetan, izan ditugu estutasunak eta bihurgune itxiak, baina oro har ilusioz beteta egin dugu lan, eta hori emaitzetan ikusten dugu.
Gure lana konpromisoan, sorrerako balioetan (eskuzabaltasuna, apaltasuna eta errespetua), taldea osatzen dugun pertsonenganako konfiantzan eta laguntzaren kalitatea hobetzeko etengabeko ahaleginean oinarritzen da.
Gure egiteko moduaren helburua da zuzentzen gatzaizkien horien guztien beharrak asetzea:
- Adinekoen beharrak
- Desgaitasun fisiko zein psikikoak dituzten pertsonen beharrak
- Nahasmendu mental larria duten pertsonen beharrak
Pertsona horiek guztiek arretarik onena eta ongizatea behar dute bizi kalitate on bat izateko, eta, eskerrak eman nahi dizkiegu haien senideei, ematen diguten konfiantzagatik maite dituzten pertsonak beren bizitzako fase honetan gustura egon daitezen, baita erakundeei ere, hauek ere konfiantza jartzen dutelako gugan esleitzen zaigun diru publikoa behar bezala kudeatuz zerbitzurik onena eman dezagun, eta ezin ahaztu gure hornitzaile eta laguntzaileak ere, zeintzuek kalitatezko eta gure eskakizunen araberako zerbitzua ematen baitigute. Eta eskerrak oro har gizarteari; izan ere, GSRn pertsonei zerbitzua emateko bokazioa dugu eta horretarako lan egiten eta berritzen dugu. Horiei guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu bide honetan laguntzeagatik.1
Ilusioz eta maitasunez zaintzen ditugu pertsonak
Eta hori guztia kooperatiba izaerako proiektu sozioenpresarial baten barruan, zeinak bere balioak jartzen baititu oinarrian, lekurik onena izan dadin pertsonen zaintzaren sektorean lan egiteko eta garatzeko.
