Eguneko Zentroa GSR Irun

HARREMANETARAKO: 943 66 76 34 | res.irun@gsr.coop

Zentroak, joan den mendearen hasieran eraikitako jauregitxoak, 30 urte daramatza zerbitzua ematen. Hori dela-eta, erreferentziazko zentroa da eskualdean eta eskarmentu handia dauka adineko eta mendeko pertsonen arretan. Bertako lorategi handiari eta Irungo erdigunean kokatuta egoteari esker, hiriarekin harremanetan dago eta familiarteko harremanak ere sustatzen dira. 

Arreta pertsonalizatua ematen dugu, pertsona bakoitzaren behar zehatzak, nahiak eta bizi-proiektua kontuan hartuta. Egoiliarrei aukera ematen diegu euren bizi-kalitatea hobetzeko, baita euren autonomia-maila, askatasuna, areagotzeko edota mantentzeko ere, ingurune seguru eta erosoan baitaude .

Egoitzak egonaldi egonkorreko 75 toki dauzka, eta 13 eguneko egonaldietarako.

Informazio gehiago nahi?

Argazki eta bideoak

Bisita birtuala

Non gaude

Scroll to Top